120. ALDIZKARIA - 2015eko ekainaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

QUEILES IBARREKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2015eko aurrekontu orokorraren aldaketa. Behin betiko onespena

Aurrekontuko 1. aldaketa hasiera batean onesten duen erabakia 2015eko 85. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 5ean. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa hori behin betiko onetsi eta ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Kreditu-gehikuntzak:

GASTUEN aurrekontua:

121-626.–Informazio prozesuetarako ekipoak: 2.813 euro.

3114-1310101.–Gizarte langilearen ordainsaria enplegu sozial babestuaren programa eta etorkinen integraziorako programa: 3.193,33 euro.

DIRU-SARREREN aurrekontua:

87000.–Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 6.006,33 euro.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Cascanten, 2015eko ekainaren 1ean.–Mankomunitateko burua, Milagros Agramonte Sáez de Guinoa.

Iragarkiaren kodea: L1508528