120. ALDIZKARIA - 2015eko ekainaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IZARBEIBARKO MANKOMUNITATEA

Aldaketa, Izarbeibarko Mankomunitatean datu pertsonalen fitxategiak sortzeko ordenantzan. Hasierako onespena

Izarbeibarko Mankomunitateko Batzar Nagusiak, 2015eko maiatzaren hogeita zazpian egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea Izarbeibarko Mankomunitatean datu pertsonalen fitxategiak sortzeko ordenantzan.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, Datu pertsonalen fitxategiak sortzeko ordenantzako aldaketa behin betikoz onetsi eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Garesen, 2015eko ekainaren 4an.–Mankomunitateko burua, María Teresa Iradiel Ibáñez.

Iragarkiaren kodea: L1508735