120. ALDIZKARIA - 2015eko ekainaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERRIBERAGOIENEKO KIROL MANKOMUNITATEA

Mankomunitatea desegitea

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 50. artikuluan ezarritakoari jarraituz, argitara ematen da orok jakin dezan, Erriberagoieneko Kirol Mankomunitatea –Elizagorriko, Lodosako, Mendabiako, Sartagudako, Sesmako eta Los Arcosko Udalek osatua– deseginda gelditu dela, osatzen duten udal guztien eskariz. Tramitazioan, aipatutako Legean eta bere Estatutuetan eskatutakoari jarraitu zaio.

Lodosan, 2015eko ekainaren 4an.–Mankomunitateko burua, Carlos Ena.

Iragarkiaren kodea: L1508691