120. ALDIZKARIA - 2015eko ekainaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AEZKOAKO BATZARRE NAGUSIA

2015eko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Aezkoako Batzarre Nagusiak, 2015eko maiatzaren 8an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2015eko ekitaldirako plantilla organikoa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluak 236.ari buruz xedatuari jarraikiz, onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai 15 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Ariben, 2015eko maiatzaren 28an.–Batzarreko burua, Félix Jamar Jáuregui.

Iragarkiaren kodea: L1508507