120. ALDIZKARIA - 2015eko ekainaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Eraikuntzaren ordenantzako 27. artikuluko aldaketa.
Hasierako onespena

Honako honen bidez aditzera ematen da Eguesibarko Udalak, 2015eko maiatzaren 7an egindako osoko bilkuran, honako aldaketa hau hasiera batean onetsi duela. Aldatu da Hirigintzako Udal Planeko Eraikuntzari eta Urbanizazioari buruzko ordenantzako 27. artikulua, hau da, saltokietan beharrezkoak diren komun kopuruaren gainekoa.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 64. artikuluan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoa betetzeko, honen bidez 30 egunez jendaurrean edukitzeko tramitea betetzen da, bizilagunek eta bidezko interesa dutenek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkeztu ahal ditzaten. Orobat, adierazten da hasierako onespena behin betiko bilakatuko dela, baldin eta erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez bada aipatu epean. Kasu horretan, ondorio juridikoak sortzeko, gertaera hori, behin betiko testuarekin batera, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko da.

Sarrigurenen, 2015eko maiatzaren 18an.–Alkatea, Alfonso Etxeberria Goñi.

Iragarkiaren kodea: L1507629