120. ALDIZKARIA - 2015eko ekainaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

5. aldaketa 2015eko aurrekontuan. Behin betiko onespena

Tafallako Udalak, 2015eko apirilaren 28an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen, erregelamenduzko quoruma zuela, Udalaren 2015eko aurrekontu orokor eta bakarrean aldaketa egiteko 05/2015 espedientea. Kreditu transferentzia bat da.

Aurrekontuan aldaketak egiteko erabakiaren hasierako onespena 2015eko 93. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 15ean; behar bezainbateko publizitatea ere izan zuen iragarkiak, ediktua Udalaren iragarki oholean paratu baitzen.

Hamabortz egun balioduneko epea iraganik inork ez duenez alegazio edo erreklamaziorik aurkeztu, aldaketa hori behin betiko onetsitzat jo behar da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. eta 214.2 artikuluekin bat eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluarekin bat.

05/2015 aldaketa, behin betiko onetsia, jarraian zehazten da:

ALDAKETA AURREKONTUETAN

Kreditu transferentziaren espedientea

1.–Gastu goitituak.

0.3113.1.–Familia-heziketako lan-kontratudunen ordainsariak: 1.300 euro.

Guztira: 1.300 euro.

Espedientearen finantzaketa

2.–Gastu beheitituak.

0. 4251.1.–Euskerako lan-kontratudunen ordainsariak: 1.300 euro.

Guztira: 1.300 euro.

Administrazio egintza honek administrazio bidea bukatzen du, eta errekurtso hauek aurkez daitezke haren kontra:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, aukeran, agindua eman duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, egintza honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita. Ez da zilegi administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztea, errekurtso hau espresuki ebatzi arte edo ustezko ezespena gertatu arte.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, aukeran, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratzen denetik aitzina, espresa bada, edo behar den eskabidea isiltasun administratiboaren ondorioz ezetsitzat hartzen den egunetik aitzina.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari (edo dagokion Salari) zuzendua, bi hilabeteko epean, egintza hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina, edo berraztertzeko errekurtsoaren ebazpenaren jakinarazpen egunetik aitzina, espresa bada. Horrela ez bada, epea sei hilabetekoa izanen da, ustezko ezespena gertatu eta biharamunetik aitzina, errekurtsoaren ebazpena jakinarazi gabe hilabetetik gora iragateagatik.

Bidezko jotzen den bertze edozein errekurtso aurkezten ahal da.

Tafallan, 2015eko ekainaren 4an.–Jarduneko alkatea, Cristina Sota Pernaut.

Iragarkiaren kodea: L1508703