120. ALDIZKARIA - 2015eko ekainaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

2, 3 eta 4. aldaketak 2015eko aurrekontuan. Behin betiko onespena

Tafallako Udalak, 2015eko martxoaren 31n egin osoko bilkura arruntean, erregelamenduzko quoruma zuela, hasiera batean onetsi zituen Udalaren 2015eko aurrekontu orokor eta bakarrean aldaketa egiteko 02/2015, 03/2015 eta 04/2015 espedienteak; kreditu transferentzia bat, goranzko doikuntza bat eta kreditu berezi bat dira, hurrenez hurren.

Aurrekontuan aldaketak egiteko erabakiaren hasierako onespena 2015eko 81. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 28an; behar bezainbateko publizitatea ere izan zuen iragarkiak, ediktua Udalaren iragarki oholean paratu baitzen.

Hamabortz egun balioduneko epea iraganik inork ez duenez alegazio edo erreklamaziorik aurkeztu, aldaketa hori behin betiko onetsitzat jo behar da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. eta 214.2 artikuluekin bat eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluarekin bat.

02/2015 aldaketa, behin betiko onetsia, jarraian zehazten da:

–Kreditu-transferentziaren espedientea.

1.–Gastu goitituak:

0.3142.1 Gizarte Segurantzaren kuota: 5.400 euro.

0.4513.1 Lan-kontratudunen soldaten gastuak, Kultur Etxea: 39.900 euro.

0.4513.2 Gastu arruntak, Kultur Etxea: 111.700 euro.

Guztira: 157.000 euro.

–Espedientearen finantzabidea:

2.–Gastu beheitituak:

0.1111.2 Gastu arruntak, Alkatetza: 1.300 euro.

0.2224.2 Gastu arruntak, Polizia: 1.600 euro.

0.3112.2 Gastu arruntak, Etxeko zerbitzua: 600 euro.

0.3114.2 Gastu arruntak, Joan-etorri zerbitzua: 1.000 euro.

0.4210.2 Gastu arruntak, Haur-eskola: 2.200 euro.

0.4220.2 Gastu arruntak, Oinarrizko hezk. eskola: 1.100 euro.

0.4330.2 Gastu arruntak, herriko argiteria: 10.000 euro.

0.4500.4 Diru-laguntzak, ludotekak, gazteria eta Musika Eskola: 15.000 euro.

0.4531.2 Gastu arruntak, Gizarte Etxea: 1.500 euro.

0.4532.2 Gastu arruntak, Gazteriaren Etxea: 1.500 euro.

0.7210.2 Gastu arruntak, La Nava industrialdea: 1.500 euro.

3.4511.2 Gastu arruntak, liburutegia: 1.100 euro.

3.4514.1 Langileen gastuak, Kultura Patronatua: 53.100 euro.

3.4514.2 Gastu arruntak, Kultura Patronatua: 59.100 euro.

4.4521.1 Langileen gastuak, Kirol Patronatua: 2.600 euro.

4.4521.2 Gastu arruntak, Kirol Patronatua: 3.800 euro.

Guztira: 157.000 euro.

03/2015 aldaketa, behin betiko onetsia, jarraian zehazten da:

–Goranzko doikuntzen espedientea.

1.–Gastu goitituak:

0.3111.4 Diru-laguntza, Oinarrizko Gizarte Zerbitzua: 5.300 euro.

0.4325.2 Gastu arruntak, Udalaren beste eraikin batzuk: 8.400 euro.

0.5310.2 Gastu arruntak, ureztalurrak: 5.200 euro.

0.7711.4 Diru-laguntza, merkatuko plaza: 2.800 euro.

Guztira: 30.000 euro.

04/2015 aldaketa, behin betiko onetsia, jarraian zehazten da:

–Kreditu bereziaren espedientea.

1.–Gastu goitituak:

0.1210.6. Erosketa, pintura lehiaketa: 4.700 euro.

0.2224.6 Erosketa, Udaltzaingoarentzat segurtasun materiala: 13.300 euro.

0.4220.6 Obrak ikastetxe publikoan: 50.000 euro.

0.4321.6 Erosketa, obra lantaldearen ibilgailua: 7.000 euro.

0.4514.6 Igogailua jartzea Kultura Etxean: 60.500 euro.

0.5310.6 Ureztatzeko herri lurzatien drainadura hobetzea: 6.000 euro.

Guztira: 141.500 euro.

–Espedientearen finantzabidea.

2.–Diru-sarrera goitituak:

0.60005 AR7A lurzatiaren salmenta: 101.500 euro.

0.75501 NGren diru-laguntza, ikastetxe publikoko obrak: 40.000 euro.

Guztira: 141.500 euro.

Administrazio egintza honek administrazio bidea bukatzen du, eta errekurtso hauek aurkez daitezke haren kontra:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, aukeran, agindua eman duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, egintza honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita. Ez da zilegi administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztea, errekurtso hau espresuki ebatzi arte edo ustezko ezespena gertatu arte.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, aukeran, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratzen denetik aitzina, espresa bada, edo behar den eskabidea isiltasun administratiboaren ondorioz ezetsitzat hartzen den egunetik aitzina.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari (edo dagokion Salari) zuzendua, bi hilabeteko epean, egintza hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina, edo berraztertzeko errekurtsoaren ebazpenaren jakinarazpen egunetik aitzina, espresa bada. Horrela ez bada, epea sei hilabetekoa izanen da, ustezko ezespena gertatu eta biharamunetik aitzina, errekurtsoaren ebazpena jakinarazi gabe hilabetetik gora iragateagatik.

Bidezko jotzen den bertze edozein errekurtso aurkezten ahal da.

Tafallan, 2015eko maiatzaren 21ean.–Alkatea, Cristina Sota Pernaut.

Iragarkiaren kodea: L1507935