120. ALDIZKARIA - 2015eko ekainaren 23a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

232/2015 EBAZPENA, ekainaren 9koa, Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak emana, Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiaren apirilaren 23ko 146/2015 Ebazpena aldatzen duena. Ebazpen horren bidez, Lanbide Heziketako teknikariaren eta goi mailako teknikariaren tituluak lortzeko probetarako deialdia egin zen, 2015-2016 ikasturterako.

Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiaren apirilaren 23ko 146/2015 Ebazpenaren bidez, Lanbide Heziketako teknikariaren eta goi mailako teknikariaren tituluak lortzeko probetarako deialdia egin zen, 2015-2016 ikasturterako. Eskaerak aurkezteko epea 2015eko maiatzaren 25etik 29ra bitartekoa izanen da.

Inskripzio epe hori bukatu ondoren, aurreikusi da aurkeztutako eskaeren kopuruagatik ezin dela haien baremazioa garaiz egin eta, horren ondorioz, ezin dela bete onartu eta matrikulatzeko prozedurarako egutegia. Horregatik, proposatu da egutegi hori aldatzea.

Lanbide Heziketaren Zerbitzuko zuzendariak Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiaren apirilaren 23ko 146/2015 Ebazpena aldatzearen aldeko txostena aurkeztu du. Ebazpen horren bidez, Lanbide Heziketako teknikariaren eta goi mailako teknikariaren tituluak lortzeko probetarako deialdia egin zen, 2015-2016 ikasturterako. Onartu, matrikulatu eta gainditutako moduluak baliozkotzeko edo aitortzeko prozedurako datak aldatzen dira.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiaren apirilaren 23ko 146/2015 Ebazpenaren 1. eranskineko 8.1, 8.2 eta 8.3. oinarriak aldatzea. Ebazpen horren bidez, Lanbide Heziketako teknikariaren eta goi mailako teknikariaren tituluak lortzeko probetarako deialdia egin zen, 2015-2016 ikasturterako. Honela idatzita gelditu dira:

“8.1. Onartutakoen behin-behineko zerrenda 2015eko ekainaren 19an argitaratuko da, Nafarroako Gobernuaren zerbitzuen katalogoko fitxan, izen hau duen horretan: “Lanbide Heziketako tituluak lortzeko proba libreak”. Proba egin behar den ikastetxearen iragarki oholean ere argitaratuko da.

8.2. Erreklamazioak jar daitezke ekainaren 19tik 23ra, 14:00ak arte, biak barne, izena eman den probako ikastetxean.

8.3. Erreklamazioak ebatzirik, onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrendak 2015eko ekainaren 25ean argitaratuko dira izen emateko ikastetxeetan eta Nafarroako Gobernuaren zerbitzuen katalogoko fitxan, izen hau duen horretan: “Lanbide Heziketako tituluak lortzeko proba libreak”.”

2. Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiaren apirilaren 23ko 146/2015 Ebazpenaren 1. eranskineko 9.1 oinarria aldatzea. Honela idatzita gelditu da:

“9.1. 2015eko ekainaren 29an eta 30ean, biak barne, 14:00ak arte eginen da matrikulazioa probetan parte hartzeko, proba egin behar den ikastetxeetan (2. eranskineko zerrendakoak).”

3. Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiaren apirilaren 23ko 146/2015 Ebazpenaren 1. eranskineko 11.2 eta 11.3 oinarriak aldatzea. Honela idatzita gelditu dira:

“11.2. Baliozkotzea prozesu akademiko eta administratiboa da, zeinaren bidez, ikasleek eskatuta, xedatzen baita matrikulatua dagoen modulu bat edo gehiago ez direla egin behar, ulertzen baita modulu horiek beste modulu batzuen, gainditutako beste ikasketa batzuen edo beste bide batzuetatik eskuratutako gaitasun-atal batzuen berdinak direla edukien eta irakastorduen aldetik, indarrean den araudiaren arabera.

–Moduluak baliozkotzeko eskaera guztiak ikastetxeko zuzendaritzari igorriko zaizkio, 12. eranskineko ereduarekin bat. 2015eko irailaren 1etik 4ra bitartean aurkeztuko dira, bi egun horiek barne.

–Moduluak baliozkotzeko aldeko ebazpenak eragina izateko, ikasleak modulu horien matrikulazioa egin beharko du. Hura “Baliozkotua” bezala erregistratuko da ikaslearen ikasketa-espedientean, ebaluazio aktetan eta ikasketen ziurtagirian. Modulu horiek 5eko puntuazioa izanen dute zikloko batez besteko notaren ondorioetarako.

11.3. Gainditutako moduluak aitortzea prozesu akademiko eta administratiboa da, zeinaren bidez, ikasleek eskatuta, erabakitzen baita ikasleak matrikulatua dagoen heziketa zikloko modulu bat edo gehiago ez dituela egin behar aurretik egindako beste batzuen berdin-berdinak direlako eta horien azken emaitza positiboa izan delako, hau da, 5 edo gehiago.

Honako hau izanen da gainditutako moduluak aitortzeko prozedura:

–Gainditutako moduluak aitortzeko eskaera guztiak ikastetxeko zuzendaritzari igorriko zaizkio, 13. eranskineko ereduarekin bat. 2015eko irailaren 1etik 4ra bitartean aurkeztuko dira, bi egun horiek barne.

–Ikastetxeko zuzendaritzak ebatziko ditu eskaera horiek.

–Gainditutako moduluak aitortzearen aldeko ebazpenak eragina izateko, ez da beharrezkoa izanen modulu horiei dagokien matrikula egitea. Gainditutako moduluen kalifikazioa ikaslearen ikasketa espedientean erantsiko da. Horrenbestez, modulu horiek kalifikatuko dira, batez besteko nota eskuratzearen ondorioetarako, egin eta gainditutako prestakuntza zikloetan lortutako azken notarekin.

Halaber, gainditutako moduluak baliozkotzeko edo aitortzeko eskaeren prozedura eta haiek ebazteko eskumena indarreko araudian ezarritakoak izanen dira.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

5. Ebazpen hau igortzea Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Lanbide Heziketaren Plangintza, Antolamendu eta Garapenerako Atalera, “Hezitzaile Eskola” ikastetxe bateratura, “Nafarroako Lanbide Eskola Tekniko Sanitarioa-ESTNA” ikastetxe bateratura, “María Ana Sanz” Administrazio, Merkataritza eta Informatikako ikastetxe bateratura, Lizarrako ikastetxe bateratu politeknikora, “ETI” ikastetxe bateratu politeknikora eta “María Inmaculada” LHIPra, behar diren ondorioak izan ditzan.

6. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2015eko ekainaren 9an.–Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusia, David Herreros Sota.

Iragarkiaren kodea: F1508909