120. ALDIZKARIA - 2015eko ekainaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

ARS-3 banaketa eremuko (Arrosadia-Lezkairu)
Plan Partzialeko A-12 lurzatiaren xehetasun azterlana

Iruñeko Udalak, 2015eko maiatzaren 20an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

PLE 20-MAY-15 (4/CU)

“ARS-3 banaketa eremuko (Arrosadia-Lezkairu) Plan Partzialeko A-12 lurzatiaren xehetasun azterlanaren hasierako onespena (JOB 2015-03-10) argitaratu zen 2015eko 65. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 7an; horren ondotik, jendaurreko epea haren aurkako inolako alegaziorik jaso gabe iragan denez, honako hau erabakia da:

1. Behin betiko onestea ARS-3 banaketa eremuko (Arrosadia-Lezkairu) Plan Partzialeko A-12 lurzatiaren xehetasun azterlana, Abaigar Summa SLk sustatua.

2. Igor bedi erabaki hau, onetsitako xehetasun azterlanaren ale batekin batera, Sustapen Departamentuko Lurraldearen Antolamenduaren, Mugikortasunaren eta Etxebizitzaren Zuzendaritza Nagusira, baita ukituei ere, eta argitara bedi Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean.”

Ebazpen honen kontra errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Iruñean, 2015eko maiatzaren 22an.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.

ARAUDIA

1. Nahitaezko lerrokadurako fatxaden erremateko babesaren materiala opakua, zeharrargia edo gardena izaten ahalko da.

2. A-12 lurzatiko hego-ekialdeko fatxadaren antolamenduak, erantsitako dokumentazioan grafikoki deskribatuak, araudi izaera izanen du honako honi dagokionez:

Beheko solairuko ataripea baotan zatituta egonen da, eta 15 eta 18 bitarte izanen dira.

Baoen neurria (beheko solairuko ataripeko zutabeen ardatzen artean edo zutabearen ardatzaren eta dilatazio-junturaren ardatzaren artean) antzekoa izanen da denetan eta, betiere, %± 3ko tolerantzia utziko da, fatxadaren luzera osoa bao kopuruaz zatituta ateratzen den distantzian.

Plano arautzailea erantsi da:

A-12 LURZATIKO HEGO-EKIALDEKO FATXADAREN ANTOLAMENDUA

(Altxaera honek araudi izaera du)

L1509091_0.pdf

Oharra: X dimentsioa aterako da fatxadaren luzera osoa ataripeko zutabeen arteko bao kopuruaz zatituta. 15 eta 18 bitarteko kopurua izanen da.

Iragarkiaren kodea: L1509091