120. ALDIZKARIA - 2015eko ekainaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

2015eko aurrekontuan aldaketak egiteko espedienteak
Behin betiko onespena

Noain Elortzibarko Udalak, 2015eko maiatzaren 6an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2015eko ekitaldiko aurrekontuan aldaketak egiteko hiru espediente.

Erabaki hori 2015eko 100. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 26an.

Legez ezarritako epea iragan denez inork haren kontra erreklamaziorik eta/edo alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsi da.

1 ZENBAKIKO ESPEDIENTEA

–Kreditu gehikuntza, gastuen 1. kapituluko (Langileria gastuak) hamasei kontu-sailetan, 3.838,30 euro, 525,54 euro, 3.336,88 euro, 1.389,39 euro, 1.230,56 euro, 927,53 euro, 1.142,02 euro, 5.872,27 euro, 1.064,63 euro, 752,11 euro, 1.028,81 euro, 757,49 euro, 362,70 euro, 1.307,03 euro, 1.610,89 euro eta 98,10 euro, hurrenez hurren. Baliabide lotetsien bidezko diruzaintzako gerakinarekin finantzatuko da. Zenbatekoa: 25.244,25 euro.

2 ZENBAKIKO ESPEDIENTEA

–Kreditu bereziak, gastuen 2. kapituluko (Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak) kontu-sail batean, 11.984,39 eurokoak. Diruzaintzako gastu orokorretarako gerakinaren bidez finantzatuko dira. Zenbatekoa: 11.984,39 euro.

3 ZENBAKIKO ESPEDIENTEA

–Kreditu transferentzia, 3.000,00 eurokoa, gastuen 4. kapituluko (Transferentzia arruntak) kontu-sail batetik, gastuen 4. kapituluko (Transferentzia arruntak) beste kontu-sail batera.

Noain Elortzibarren, 2015eko ekainaren 12an.–Alkate udalburua, Sebastián Marco Zaratiegui.

Iragarkiaren kodea: L1509005