120. ALDIZKARIA - 2015eko ekainaren 23a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

190/2015 EBAZPENA, maiatzaren 15ekoa, Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak emana, sare itunduko zenbait ikastetxe 2015-2016 ikasturtetik aurrera ingeleseko atal elebidunen programa emateko baimentzen dituena.

Martxoaren 5eko 53/2015 Ebazpenaren bidez, ingeleseko eta frantseseko atal elebidunen programetarako deialdia egin zen, sare itunduko ikastetxeak sar zitezen, eta oinarriak ezarri ziren 2015-2016 ikasturtean emateko.

Hizkuntzen eta Arte Ikasketen Zerbitzuko zuzendariak txosten bat aurkeztu du, eta bertan proposatu, ingeleseko atal elebidunen programa Nafarroako Foru Komunitateko sare itunduko ikastetxeetan emateko onartutako ikastetxe berrien zerrenda onestea, aipatu deialdian ezarritako baldintza eta betekizunak betetzen dituztenez gero.

Horrenbestez, Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen abuztuaren 24ko 132/2011 Foru Dekretuaren 8.c) artikuluan ezarritakoaren bidez esleitu dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Hurrengo ikastetxeak baimentzea 2015-2016 ikasturtetik aurrera atal elebidunen programa emateko:

Ingeleseko atal elebidunak:

–Liceo Monjardín, Iruñekoa.

–“La Compasión Escolapios” ikastetxea, Iruñekoa.

Hezkuntza Departamentuak 2015-2016 programarako deialdian ezarritako baldintzetan eta oinarrien arabera ezarriko da.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen hau Hizkuntzen eta Arte Ikasketen Zerbitzura, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Ingelesaren eta Atzerriko Beste Hizkuntza Batzuen Atalera, Ikasketak Antolatzeko Atalera eta interesa duten zentroetara igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2015eko maiatzaren 15ean.–Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusia, David Herreros Sota.

Iragarkiaren kodea: F1507531