120. ALDIZKARIA - 2015eko ekainaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EZKABARTE

Ibilgailuak espaloietan barna sartzeko eta ateratzeko, eremu publikoa aparkaleku esklusiborako, ibilgailuak gelditzeko
edo edozein motatako salgaien zamalanetarako erreserbatzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskaleko aldaketa.
Behin betiko onespena

Ezkabarteko Udalak, 2015eko apirilaren 9an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Ibilgailuak espaloietan barna sartzeko eta ateratzeko, eremu publikoa aparkaleku esklusiborako, ibilgailuak gelditzeko edo edozein motatako salgaien zamalanetarako erreserbatzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskaleko aldaketa. 2015eko 81. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 28an.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen, eta jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, ordenantza horretan egin aldaketa behin betiko onetsi eta argitaratzeko agindu da, behar diren ondorioak izan ditzan:

11. artikulua.

1. Ordenantza honetan arautzen diren lizentzia guztien kontzesioa nahi badakoa izanen da beti, prekarioan eta hirugarrenei kalte egin gabe. Hortaz, ez du titularrarendako eskubide subjetiborik sortzen eta horrek kendu eta espaloia lehengoratu beharko du, bere kontura, Udalak horren errekerimendua egiten badio, edo, betiere, edozein arrazoirengatik baja ematen badiote.

2. Baimenak Udalak osoko bilkuran emanen ditu (kendua).

3. Udalak pasabiderako baimena eman dezake, nahiz eta eskatzaileak ez bete 13. artikuluan zehaztutako baldintzak, eskatzaileak baimenaren beharra frogatzen duenean bere jardueragatik edo lanbideagatik.

4. Ordutegi mugatuko pasabideen esleipenak segidako hamabi ordurako emanen dira edo bi denbora tarterako. Kasu horretan, biak baturik ezin dira izan hamabi ordu baino gehiago eguneko. Pasabidearen indarraldiko ordutegia argi adieraziko da plaketan.

Ezkabarten, 2015eko ekainaren 1ean.–Alkatea, Pedro María Lezaun Esparza.

Iragarkiaren kodea: L1508521