120. ALDIZKARIA - 2015eko ekainaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERA

2015eko aurrekontuan kreditu berezia sortzea
(2015/4 espedientea). Behin betiko onespena

Udalak, 2015eko apirilaren 14an egindako osoko bilkuran, 2015eko aurrekontuan kreditu berezia sortzeko espedientea (2015/4) hasiera batez onestea erabaki zuen.

Horren iragarkia 84. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, 2015eko maiatzaren 4an.

Espedientea hamabost egun balioduneko epean jendaurrean egon zen, baina ez zen inolako erreklamaziorik aurkeztu; beraz, kreditua sortzeko espedientea behin betiko onetsitzat hartzen da, modu honetan:

1 43200 60101 Ilekueta zubia-iturria (kopurua: 1.330,00 euro) eta 1 45320 62200 Kaxernako gaztetxea (kopurua: 20.660,00 euro) kontu-sailen gastuak 1 870 Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako (kopurua: 21.990,00 euro) sailaren bitartez finantzatuko dira.

Beran, 2015eko ekainaren 9an.–Alkatea, M.ª Sol M. Taberna Iratzoki.

Iragarkiaren kodea: L1508958