120. ALDIZKARIA - 2015eko ekainaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERA

2015eko aurrekontuan kreditu gehikuntza egiteko espedientea: inbertsio batzuk (2015/3 espedientea). Behin betiko onespena

Udalak, 2015eko apirilaren 14an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onestea erabaki zuen 2015eko aurrekontuan kreditu gehikuntza egiteko espedientea: inbertsio batzuk (2015/3 espedientea).

Horren iragarkia 84. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, 2015eko maiatzaren 4an.

Espedientea hamabost egun balioduneko epean jendaurrean egon zen, baina ez zen inolako erreklamaziorik aurkeztu; beraz, kreditu gehikuntzako espedientea behin betiko onetsitzat hartzen da, modu honetan:

1 121 62200 Herriko Etxeko 2. solairua (kopurua: 25.000,00 euro), 1 422 62200 Eskola publikoko obrak (kopurua: 15.000,00 euro) eta 1 43200 60100 Beralandeta-Baratzeak bidea moldatzea (kopurua: 17.304,27 euro) kontu-sailen gastuak 1 870 Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako (kopurua: 57.304,27 euro) sailako gastu orokorretarako diruzaintzako gerakinaren bitartez finantzatuko dira.

Beran, 2015eko ekainaren 9an.–Alkatea, M.ª Sol M. Taberna Iratzoki.

Iragarkiaren kodea: L1508957