120. ALDIZKARIA - 2015eko ekainaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

Ediktua. Gora jotzeko 15-01097 errekurtsoa

2015eko ekainaren 11n, Baztango Udaleko jarduneko alkateak, Mikel Ortega Arraztoak, hitzez hitz honela dioen 94/2015 Ebazpena eman zuen:

“Ikusirik Nafarroako Administrazio Auzitegiak bidalitako dokumentazioa, gora jotzeko errekurtsoaren (GE 15-01097 zenbakidunaren) gainekoa, Juan Manuel Arraztoa Zubirik Baztango Udaleko alkateak 2015/03/31n emandako ebazpenaren kontra. Ebazpen horretan partzialki onartzen zen Alkatetzaren 2015/01/28ko ebazpenaren kontra aurkeztutako berraztertzeko errekurtsoa, urbanizazio obrei buruzkoa.

Ebazten dut: Espedientean agertzen diren interesdunei errekurtsoaren berri jakinaraztea eta ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta “Estatuko Aldizkari Ofizialean” argitaratzea administrazio-espedientean agertzen diren interesdun guztiek jakin dezaten, eta haiei dei egitea errekurtsoan ager daitezen, Nafarroako Administrazio Auzitegian, 10 egun balioduneko epean, hau argitaratu eta biharamunetik aitzina”.

Baztanen, 2015eko ekainaren 11n.–Jarduneko alkatea, Mikel Ortega Arraztoa.

Iragarkiaren kodea: L1508982