120. ALDIZKARIA - 2015eko ekainaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

Ediktua. Gora jotzeko 15-01237 errekurtsoa

2015eko ekainaren 10ean, Baztango Udaleko jarduneko alkateak eta Baztango Batzar Nagusiko jarduneko lehendakariak, Mikel Ortega Arraztoa jaunak, hitzez hitz honela dioen 95/2015 Ebazpena eman zuen:

“Ikusirik Nafarroako Administrazio Auzitegiak bidalitako dokumentazioa, gora jotzeko errekurtsoaren (GE 15-01237 zenbakidunaren) gainekoa, Lander Santamaría Alcocer jaunak Baztango Batzar Nagusiak berraztertzeko errekurtso bat tazitoki gaitzestearen aurka paratutakoa. Berraztertzeko errekurtso hori Santamaría jaunak aurkeztu zuen Baztango Udalak Elizondoko Artxibo Historikoa Udaletxeko gela batera lekualdatzeko 2014/12/21ean hartutako erabakiaren kontra.

Ebazten dut: Espedientean agertzen diren interesatuei errekurtsoaren berri jakinaraztea eta Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta “Estatuko Aldizkari Ofizialean” argitaratzea administrazio-espedientean agertzen diren interesdun guztiek jakin dezaten, eta haiei dei egitea errekurtsoan ager daitezen, Nafarroako Administrazio Auzitegian, 10 egun balioduneko epean, hau argitaratu eta biharamunetik aitzina”.

Baztanen, 2015eko ekainaren 10ean.–Jarduneko alkate-batzarburua, Mikel Ortega Arraztoa.

Iragarkiaren kodea: L1508954