119. ALDIZKARIA - 2015eko ekainaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

LEHENDAKARITZA, JUSTIZIA ETA BARNE DEPARTAMENTUA. Epatzea.

Iragarki honen bidez aditzera ematen da Ángel Custodio Selma Romero jaunak gora jotzeko errekurtsoa jarri duela Lehendakaritza eta Justiziako zuzendari nagusiaren ekainaren 16ko 395/2014 Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez, onartu eta baztertuen behin betiko zerrendak (I. zerrenda) onetsi eta argitaratu ziren, Nafarroako Foru Komunitateko Justizia Administrazioaren zerbitzuko lanpostuak aldi baterako betetzeko izangaien zerrendak osatzeko deialdian. Organo beraren otsailaren 4ko 85/2014 Ebazpenaren bidez onetsi zen deialdia.

Horiek horrela, eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 112. eta 59. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, izangai interesdunak epatzen dira, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik gehienez ere hamar egun balioduneko epean alegazioak egin ahal izateko Lehendakaritza eta Justizia Zuzendaritza Nagusiaren Erregistroan aurkeztuz (Iratxeko monasterioaren kalea, 22, Iruña) edo, bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluan ezarritako bideetatik edozein erabiliz.

Jarritako errekurtsoaren kopia interesdunen eskura dago Justiziako Zerbitzu Juridiko-Administratiboan (Iratxeko monasterioaren kalea, 22, behea, Iruña).

Iruñean, 2015eko ekainaren 16an.–Lehendakaritza eta Justiziako zuzendari nagusia, José Luis Ruiz Ciruelos.

Iragarkiaren kodea: F1509158