1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
LEHENDAKARITZA, JUSTIZIA ETA BARNE DEPARTAMENTUA. Epatzea.
Xedea: Alegazioen epea irekitzearen iragarkia.
Erreferentzia: Espedientearen kodea: 0004-JUS1-2015-000008.
Unitate kudeatzailea: Lehendakaritza eta Justizia Zuzendaritza Nagusia.
Justiziako Zerbitzu Juridiko Administratiboa.
Afera Juridikoen eta Justiziako Langileriaren Atala.
Tel.: 848426780.
Espedientea.
Prozedura: Errekurtsoak eta Erreklamazioak (Justizia-Funtzio Publikoa).
Titularrak: Inmaculada Concepción Núñez Gómez.
Eskaeraren data: 2015/01/16
Iragarki honen bidez aditzera ematen da Concepción Nuñez Gómez andreak gora jotzeko errekurtsoa jarri duela Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak abenduaren 16an emandako 909/2014 Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez, onartu eta baztertuen behin betiko zerrendak (II. zerrenda) onetsi eta argitaratu ziren, Nafarroako Justizia Administrazioaren zerbitzuko lanpostuak aldi baterako betetzeko izangaien zerrendak osatzeko deialdian. Otsailaren 4ko 85/2014 Ebazpenaren bidez onetsi zen deialdia. Interesdun izan daitezkeenak epatzen dira, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. eta 112. artikuluei jarraituz, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik gehienez ere hamar egun balioduneko epean alegazioak egin ahal izateko, Erregistro Orokorrean aurkeztuz (Nafarroako Jauregia, Karlos III.aren etorbidea, 2, Iruña), edo, bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluan adierazitako edozein bide erabiliz.
Jarritako errekurtsoaren kopia interesdunen eskura dago Justiziako Zerbitzu Juridiko-Administratiboan (Iratxeko monasterioaren kalea, 22, behea, Iruña).
Iruñean, 2015eko ekainaren 5ean.–Lehendakaritza eta Justiziako zuzendari nagusia, José Luis Ruiz Ciruelos.
Iragarkiaren kodea: F1509122