2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IMARKOAIN
Tokiko ehiza barrutia eratzeko proiektua
Nafarroako ehizari eta arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legea betetzeko, aditzera ematen da hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, jendaurrean egonen dela Imarkoaingo Kontzejuko bulegoetan ehiza barrutia eratzeko proiektuari buruzko espedientea, barrutian sartu beharreko lurren jabeek aukera izan dezaten beren lurrak proiektatutako barruti horretan sartzeari espresuki uko egiteko.
Uko espresurik aurkezten ez bada hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, lurrak barrutiaren zati izanen dira.
Barrutian sartu beharreko mugapeak: Imarkoain, Zabaldika, Dorre Elortzibar, Elortz, Iharnotz eta Otao
Imarkoainen, 2015eko ekainaren 15ean.–Kontzejuko burua, Jesús Alberto Abaurrea Oroz.
Iragarkiaren kodea: L1509089