2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CASCANTE
Aldaketa, Familiari atseden emateko zerbitzuaren tasak kobratzeko ordenantza fiskalarena. Behin betiko onespena
Cascanteko Udalak, 2015eko martxoaren 31n egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Familiari atseden emateko zerbitzuaren tasak kobratzeko ordenantza fiskalaren 5. artikuluaren aldaketa. Hura 2015eko 78. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 23an.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen, eta jendaurrean egoteko epea inork alegazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe iraganik, onetsitako aldaketa behin betiko onetsi da. Hona hemen haren testua:
5. artikulua. Kuota.
Tasa 25,00 eurokoa izanen da hilean.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan.
Cascanten, 2015eko ekainaren 1ean.–Jarduneko alkate udalburua, José Gómara Ruiz.
Iragarkiaren kodea: L1508524