119. ALDIZKARIA - 2015eko ekainaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BAZTAN

Akats zuzenketa eta eskaintzak aurkezteko epearen luzapena, basozain izateko lanpostu baten deialdian

2015eko ekainaren 16an, Baztango Udaleko alkateak, Joseba Otondo Bikondoak, hitzez hitz honela dioen 105/2015 Ebazpena eman zuen:

“Baztango Udalaren zerbitzuko basozaina izateko lanpostu bat aldi baterako betetzeko deialdiaren espedientea ikusirik. Deialdiaren oinarrietan akats bat ikusita eta kontuan izanda 30/1992 Legearen 105. artikulua.

EBATZI DUT:

1.–Deialdiaren 2.b oinarriko akatsa zuzentzea eta honela dioen tokian: “Bigarren mailako Lanbide Heziketaren titulazioa izatea, nekazaritza adarra, basogintza espezialitatea”,

honela behar du: Bigarren mailako Lanbide Heziketaren titulazioa izatea, nekazaritza adarra, basogintza espezialitatea edota baliokideak.

2.–Baztango Udaletxeko erregistro nagusian eskabideak aurkeztu epea luzatzea 2015eko abuztuaren 21a arte.

3.–Hedapena ematea deialdi honi.

Baztanen, 2015eko ekainaren 16an.–Alkatea, Joseba Otondo Bikondoa.

Iragarkiaren kodea: L1509156