119. ALDIZKARIA - 2015eko ekainaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

189/2015 EBAZPENA, maiatzaren 15ekoa, Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak emana, Iruñeko Pedro de Ursúa BHIri baimena ematen diona ingeleseko atal elebidunen programa emateko 2015-2016 ikasturtetik aurrera.

Martxoaren 5eko 52/2015 Ebazpenaren bidez, ingeleseko eta frantseseko atal elebidunen programetarako deialdia egin zen, ikastetxe gehiago sar zitezen, eta oinarriak ezarri ziren 2015-2016 ikasturtean emateko.

Hizkuntzen eta Arte Ikasketen Zerbitzuko zuzendariak aurkeztu duen txostenean proposatu du baimena ematea Iruñeko Pedro de Ursúa BHIri ingeleseko atal elebidunen programa emateko, deialdi hartan ezarritako baldintza eta betebeharrak betetzen dituelako.

Horrenbestez, Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen abuztuaren 24ko 132/2011 Foru Dekretuaren 8.c) artikuluan ezarritakoaren bidez esleitu dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Iruñeko Pedro de Ursúa BHIri bamena ematea ingeleseko atal elebidunen programa emateko 2015-2016 ikasturtetik aurrera. Programa hori deialdiko oinarrietan finkatzen diren baldintzen eta egutegiaren arabera ezarriko da.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen hau Hizkuntzen eta Arte Ikasketen Zerbitzura, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Ingelesaren eta Atzerriko Beste Hizkuntza Batzuen Atalera, Ikasketak Antolatzeko Atalera, Iruñeko Pedro de Ursúa BHIra eta Argibide eta Agiri Bulegora igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2015eko maiatzaren 15ean.–Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusia, David Herreros Sota.

Iragarkiaren kodea: F1507532