118. ALDIZKARIA - 2015eko ekainaren 19a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2015eko ekainaren 3an hartua, Lekarozen (Nafarroa) turismo, hotel, kirol eta egoitza proiektua, “Palacio de Arozteguía, S.L.” enpresak aurkeztua, foru intereseko inbertsio deklaratzen duena

Nafarroako Gobernuak bere helburu nagusien artean du Foru Komunitatean jarduera ekonomikoa bultzatzea, Nafarroan enplegua eta aberastasuna sortzeko.

“Palacio de Arozteguía, S.L.” enpresak interesa adierazi du Lekarozen (Nafarroa) turismo, hotel, kirol eta egoitza proiektua egiteko.

Nafarroako Gobernuak interes handia du proiektu horretan, are gehiago gaur egungo krisi ekonomikoa ikusirik, enplegua eta aberastasuna sortu nahi dituzten enpresa proiektuak laguntzea ezinbestekoa baita.

Ikusirik inbertsio proiektu horren ezaugarriak, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren Zuzendaritza Nagusiak egindako proposamen txostenean jasotzen direnak, enplegua sortzeko eragin handia, gauzatu beharreko inbertsioaren tamaina eta haren ezarpena erraztu beharra, bidezko da foru intereseko inbertsio deklaratzea, Enpresa edo lanbide jarduerak abian jartzeko xedearekin administrazioa errazteko neurriei buruzko abenduaren 9ko 15/2009 Foru Legearen 4. artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariak proposaturik,

ERABAKI DU:

1. Lekarozen (Nafarroan) eginen den turismo, hotel, kirol eta egoitza proiektua foru intereseko inbertsio deklaratzea, Enpresa edo lanbide jarduerak abian jartzeko xedearekin administrazioa errazteko neurriei buruzko abenduaren 9ko 15/2009 Foru Legearen 4. artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako. Deklarazio honek 2016ko abenduaren 31 arte izanen ditu ondorioak.

2. Erabaki hau Nafarroako Parlamentuko Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Batzordeari igortzea, abenduaren 9ko 15/2009 Foru Legearen 4. artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako.

3. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira igortzea eta “Palacio de Arozteguía, S.L.” enpresari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2015eko ekainaren 3an.–Nafarroako Gobernuko kontseilari eta idazkaria, F. Javier Morrás Iturmendi.

Iragarkiaren kodea: F1508728