118. ALDIZKARIA - 2015eko ekainaren 19a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2015eko ekainaren 3an hartua, Nafarroako Gobernuaren 2013ko ekainaren 26ko Erabakia aldatzen duena. Haren bitartez, foru intereseko inbertsio deklaratu zen “Centro de preparación para la reutilización Traperos de Emaús” izeneko proiektua, Berriozarren (Nafarroa) egitekoa eta Emausko Trapuketariak fundazioak aurkeztua.

Nafarroako Gobernuak, 2013ko ekainaren 26an hartutako Erabakiaren bidez, “Centro de preparación para la reutilización Traperos de Emaús” izeneko proiektua foru intereseko inbertsio deklaratu zuen, Berriozarren (Nafarroa) egitekoa eta Emausko Trapuketariak fundazioak aurkeztua. Deklarazio horrek 2014ko abenduaren 31ra arte zituen ondorioak.

Inbertsio proiektu honen egutegia dela-eta, eta Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren Zuzendaritza Nagusiaren txostena ikusirik, bidezkoa da deklarazioaren eragin-epea luzatzea. Beraz, deklarazioak 2016ko abenduaren 31 arte izanen ditu ondorioak.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariak proposaturik,

ERABAKI DU:

1. 2016ko abenduaren 31ra arte luzatzea Nafarroako foru intereseko deklarazioa. Erabakia Nafarroako Gobernuak hartu zuen, 2013ko ekainaren 26an, eta, haren bidez, Nafarroaren intereseko inbertsio deklaratu zen “Centro de preparación para la reutilización Traperos de Emaus” inbertsio proiektua, Berriozarren (Nafarroa) egitekoa eta Emausko Trapuketariak fundazioak aurkeztua.

2. Erabaki hau Nafarroako Parlamentuko Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Batzordeari igortzea, abenduaren 9ko 15/2009 Foru Legearen 4. artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako.

3. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira igortzea eta Emausko Trapuketariak fundazioari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2015eko ekainaren 3an.–Nafarroako Gobernuko kontseilari eta idazkaria, F. Javier Morrás Iturmendi.

Iragarkiaren kodea: F1508727