4. PROZEDURA JUDIZIALAK
MURTZIAKO LAN ARLOKO 6. EPAITEGIA
Titulu judizialak betearazteko 79/2015 prozedura
Victoria Juárez Arcas andrea, Murtziako Lan arloko 6. Epaitegiko Betearazpen Sozialaren eta Auzibidekoaren Zerbitzu Erkideko idazkari judiziala.
Aditzera ematen dut:
Rocío Díaz Márquez andreak eskaturik, Duna Innovation & Technology SL (Inviertetec Innovación Tecnológica de Navarra SL) enpresaren aurka, kaleratzea dela-eta, lan arloko epaitegi honetan titulu judizialak betearazteko bideratu den 79/2015 prozeduran, honako ebazpen hau eman da:
AUTOA:
Epaile magistratua.
María Teresa Clavo García andrea.
Murtzian, 2015eko maiatzaren 13an.
Aurrekariak:
Bakarra.–Rocío Díaz Márquezek idazkia aurkeztu du, Soldatak Bermatzeko Funtsaren eta Duna Innovation & Technology SLren aurkako epaia betearaz dadin eskatzeko.
Xedapen zatia:
Xedatu dut: betearazpen agindu orokorra abiaraztea Rocío Díaz Márquezen alde, alderdi betearazlea baita, eta Duna Innovation & Technology SLren (gaur egun, Inviertetec Innovación Tecnológica de Navarra SL) eta Instituto Científico de Innovación y Tecnologías Aplicas de Navarra SLren (Incita SL) aurka, betearazpenpeko alderdiak baitira.
Ondorio horietarako, egin bekie zitazioa alderdiei langilea berriz ez onartzearen gaineko intzidentean agertzeko, 2015eko ekainaren 24an, goizeko 09:15ean, epaitegi honetako entzunaldi aretoan eginen baita; legezko ohartarazpen guztiak egiten zaizkie, agertuko ez balira ere.
Auto honen aurka berraztertzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, organo judizial honi zuzendua, jakinarazi eta hiru egun balioduneko epean. Errekurtso horren bidez, ebazpenak zer arau-hauste duen adieraziko da, baita eskatu diren prozesuko betebehar eta baldintzak bete diren ala ez ere, eta, horretaz gainera, abiarazitako betearazpenari buruzko aurkakotasuna alegatzen ahalko da, honako hauek argudiatuz: ordaindu edo bete dela eta hori agiri bidez frogatu dela, betearazpen ekintza preskribatu dela edo betearazi nahi den erantzukizuna galarazten, amaitzen edo salbuesten duten beste egitate batzuk daudela, betiere titulua eratu ondoren gertatu badira. Zorren konpentsazioa ez da betearazpenari aurka egiteko arrazoi gisa onartuko.
Errekurtsogilea ez bada gizarte segurantzako araubide publikoari lotutako langile edo onuradun, 25 euro jarri beharko ditu, errekurritzeko gordailu gisa, Lan arloko 6. Epaitegi honek Baneston irekita duen kontsignazioen kontuan, hots, 3128-0000 kontuan, kontzeptuaren eremuan “Errekurtsoa” eta, ondotik, “30 Lan arloa-Berraztertzea” adierazita. Diru kopuru hori sartzeko banku-transferentzia egiten bada, aipatu kontu zenbakiaren ondoren eta hutsune batez bereizita “30 Lan arloa-Berraztertzea” kodea adieraziko da. Kontu berean ordainketa bat baino gehiago egiten badira, kontzeptu bakoitzeko diru-sarrera zehaztu beharko da, baita mota bereko edo bestelako beste errekurtso batzuetarako ordainketak direnean ere, errekurritzen den ebazpenaren data jarriz oharretarako eremuan, ee/hh/uuuu formatuan. Ordainketa horretatik salbuetsita daude Fiskaltza, Estatua, autonomia erkidegoak, toki entitateak eta horien guztien mendeko erakunde autonomoak.
Hala erabaki eta sinatu du epaileak. Fede ematen dut. Fede ematen dut.
Epaile magistratua.
Eta Inviertetec Innovacion Tecnologica de Navarra SLri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.
Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren edo zedularen kopia jarriz eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta auto edo epai itxura izan behar duten ebazpenenak, edo epatzeenak.
Murtzian, 2015eko maiatzaren 18an.–Idazkari judiziala, Victoria Juárez Arcas.
Iragarkiaren kodea: J1508478