2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ERREGERENAKO MANKOMUNITATEA
2015eko aurrekontuak. Hasierako onespena
Erregerenako Mankomunitateko Batzarrak, 2015eko apirilaren 23ko bilkura arruntean, 2015. urteko aurrekontua onetsi zuen hasiera batez.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Baztanen, 2015eko apirilaren 23an.–Mankomunitateko burua, Garbiñe Elizegi Narbarte.
Iragarkiaren kodea: L1509038