118. ALDIZKARIA - 2015eko ekainaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

2015eko aurrekontuan aldaketak egiteko bigarren espedientea. Behin betiko onespena

2015eko 93. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 15ean, aurrekontuko aldaketa –kreditu bereziaren bidezkoa– hasiera batean onesteko osoko bilkuran hartutako erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Kreditu berezia:

1. kapitulua.–Langileria gastuak: 45.000,00 euro.

Finantzaketa:

8. kapitulua.–Finantza-aktiboak: 45.000,00 euro.

Zizur Nagusian, 2015eko ekainaren 3an.–Alkatea, Luis María Iriarte Larumbe.

Iragarkiaren kodea: L1508612