118. ALDIZKARIA - 2015eko ekainaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VILLATUERTA

1/2015 aldaketa aurrekontu arruntean. Behin betiko onespena

Udalak, 2015eko apirilaren 27an egin osoko bilkura berezian, hasiera batean onetsi zuen aurrekontuan aldaketa egiteko 1/2015 espedientea. 2015eko 90. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 12an, hasierako onespenaren iragarkia. Jendaurreko epea iraganik inork alegaziorik aurkeztu gabe, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

1/2015 espedientea

Kreditu-gehikuntza:

2. kapitulua.–Zenbatekoa: 900,00 euro.

6. kapitulua.–Zenbatekoa: 159.600,00 euro.

Gastuak, guztira: 160.500,00 euro.

Finantzaketa:

Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 132.500,00 euro.

4. kapitulua.–Zenbatekoa: 28.000,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 160.500,00 euro.

Villatuertan, 2015eko ekainaren 3an.–Alkatea, María José Fernández Aguerri.

Iragarkiaren kodea: L1508637