2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
URROTZ-HIRIA
Udal Planeko 1. poligonoko 205.
lurzatiaren aldaketa
Urrotz-Hiriko Udaleko alkate udalburuak erabaki du Urrotz-Hiriko Udal Planeko 1. poligonoko 205. lurzatiaren aldaketa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 71. artikuluan xedatuarekin bat.
Aldaketa hori Lurraldearen Antolamenduko eta Ingurumeneko kontseilariaren otsailaren 6ko 155/1995 Foru Aginduaren bidez behin betiko onetsi zen, eta 1995eko 28. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu, martxoaren 3an.
Argitara ematen da, orok jakin dezan.
Urrotz-Hirian, 2015eko maiatzaren 19an.–Alkatea, Fermín Julián García Gobeo.
ERANSKINA
–Arau Subsidiarioen aldaketa. 1. poligonoko 205. lurzatia (PDF).
Iragarkiaren kodea: L1508867