2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
URROTZ-HIRIA
Udal Planeko 18. eta 24. unitateen aldaketa
Urrotz-Hiriko Udaleko alkate udalburuak erabaki du Urrotz-Hiriko Udal Planeko U18 eta U24 unitateen aldaketa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 71. artikuluan xedatuarekin bat.
Aldaketa hori 1991ko abenduaren 25ean onetsi zen behin betiko.
Argitara ematen da, orok jakin dezan.
Urrotz-Hirian, 2015eko maiatzaren 19an.–Alkatea, Fermín Julián García Gobeo.
ERANSKINA
–18. eta 24. unitateen aldaketa (PDF).
Iragarkiaren kodea: L1508866