118. ALDIZKARIA - 2015eko ekainaren 19a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

1177/2015 EBAZPENA, ekainaren 15ekoa, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen maiatzaren 10eko 763/2013 Ebazpena ondoriorik gabe uzten duena. Hartan, Nafarroako lan elkartuko kooperatibetan eta lan sozietateetan, enpresaren ondorengoak sartuz eta enpresak ekonomia sozialekoak bihurtuz, enplegua sustatzeko diru-laguntzak arautzen dira.

Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen maiatzaren 10eko 763/2013 Ebazpenaren bidez, Nafarroako lan elkartuko kooperatibetan eta lan sozietateetan, enpresaren ondorengoak sartuz eta enpresak ekonomia sozialekoak bihurtuz, enplegua sustatzeko diru-laguntzak arautu ziren.

Deialdi hori 2013an, 2014an eta 2015ean aplikatu da; dena dela, aipatu ebazpenaren 1. oinarrian enpresa ondorengotzari ematen zaion definizioa eta helburua eta arauaren gainerako edukia bat ez etortzea arrazoi nahikoa da laguntza horiek arautzen dituen maiatzaren 10eko 763/2013 Ebazpena aldatu behar izateko, enpresa ondorengotzaren definizioa argitu dadin eta bat egin dezan bilatzen duen helburuarekin.

Kontuan hartuta eskaerak aurkezteko epea urtero urtarrilaren 1ean hasi eta abenduaren 31n bukatzen dela eta oinarri arautzaile berriak ez direla onetsi, bidezkoa da, zuhurtziagatik, 763/2013 Ebazpena ondoriorik gabe uztea, haren ordez beste deialdi bat argitaratuko baita.

Enplegua Sustatzeko eta Aukera Berdintasunerako Zerbitzuaren txostena ikusirik, zeinek maiatzaren 10eko 763/2013 Ebazpena ondoriorik gabe uztea proposatzen duen.

Horrenbestez, Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren Estatutuen, martxoaren 14ko 15/2012 Foru Dekretuaren bidez onetsien, 11.2 eta 13. artikuluetan xedatutakoarekin bat,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen maiatzaren 10eko 763/2013 Ebazpena ondoriorik gabe uztea, horrexek Nafarroako lan elkartuko kooperatibetan eta lan sozietateetan, enpresaren ondorengoak sartuz eta enpresak ekonomia sozialekoak bihurtuz, enplegua sustatzeko diru-laguntzak arautzen baititu.

2. Ebazpen hau Enplegua Sustatzeko eta Aukera Berdintasunerako Zerbitzura eta Kontu-hartzailetza Delegatura igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

Iruñean, 2015eko ekainaren 15ean.–Nafarroako Enplegu Zerbitzuko jarduneko zuzendari kudeatzailea, Imelda Lorena Echavarren.

Iragarkiaren kodea: F1509079