2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
URROZ
Urrozko ostatua errentan ematea.
Urrozko Udalak erabaki zuen lehiaketa publikoaren deialdia egitea Urrozko ostatua izeneko lokalean ostatu eta jatetxe zerbitzuaren errentamendua esleitzeko, bertzeak bertze baldintza hauei loturik:
–Errentamenduaren iraupena: 2 urte, luzatzeko aukerarekin.
–Hilabeteko errenta: 200 euro/hilabetea gehi BEZa. Horixe izanen da hasierako prezioa.
–Lehiaketan, bideragarritasun plana, eskarmentua, hobekuntzak eta diru eskaintza baloratuko dira.
–Eskaintzak aurkezteko epea: 2015eko uztailaren 2ko 11:00 arte. Eskaintzak Urrozko Udaleko Idazkaritzan aurkeztuko dira, horretarako onetsitako administrazio baldintzen agirian adierazten den gisara.
–Behin-behineko fidantza: 300,00 euro.
Administrazio baldintza partikularren agiria interesdunen eskura dago Udal Idazkaritzan. Argibide gehiago: udala@urrotz.es.
Urrozen, 2015eko ekainaren 11n.–Alkatea, Inaxio Urroz Grajirena.
Iragarkiaren kodea: L1508967