118. ALDIZKARIA - 2015eko ekainaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Gizarte-ekintzako proiektuendako diru-laguntzen deialdia

Iruñeko Gizarte Ongizate eta Berdintasuneko Zinegotzigo Delegatuak, 2015eko maiatzaren 29an emandako ebazpenaren bidez, diru-laguntzetarako deialdi hau onesten da:

Deialdi honen helburua da diru-laguntzak norgehiagokako araubidean emateko prozedura garatzea, deialdi honen B) atalean zehaztutako jarduerak egite aldera eta hala betez Iruñeko Udalaren Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorrak xedatutakoa, zeina Iruñeko Udalbatzak 2005eko azaroaren 3ko Osoko Bilkuran hartutako erabakiaren bidez hasiera batez onetsi onetsi baitzen -erabaki hori behin betiko bihurtu zen jendaurreko epean erreklamaziorik aurkeztu ez zelako-. Deialdi honetan aurreikusi gabeko orotan, Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorreko aginduak izango dira aplikagarri (2006ko 21. NAOn, otsailaren 17koan, argitaratua).

A.–Entitate deitzailea:

1. Administrazio deitzailea: Iruñeko Udala.

2. Organo emailea: Gizarte Ongizate eta Berdintasuneko Zinegotzigo Delegatua.

3. Alor kudeatzailea: Gizarte Ongizate eta Berdintasun Alorra.

4. Instrukzio-organoa: Diru-laguntza kudeatzen duen Alorreko Idazkaritza Teknikoa.

B.–Deialdiaren xedea, baldintzak, betekizunak eta helburua:

1. Deialdiaren xedea:

Araubidea ezartzea, 2015. urtean Gizarte Zerbitzuen arloko diru-laguntzak emateko irabazi-asmorik gabeko erakunde eta elkarteei, jardueren bidez gizarte ekintzaren garapena bultzatuko duten proiektuak egin ditzaten, minusbaliotasun eta mendekotasunari, gizarte-bazterketari eta haur eta gazteen aisialdi eta denbora libreari -Iruñeko komunitatearen esparruan eta gizarte eta hezkuntza arloetan- berariaz zuzendutako programen esparruan.

2. Deialdiaren helburua:

Diru-laguntzen xede diren proiektuak eta jarduketak Iruñeko mugartean garatuko dira, eta azken helburutzat izanen dute gizarteratzea eta aukera-berdintasuna sustatzea, gizarte-arriskuko egoerei aurre egitea, minusbaliotasun, mendekotasun edo gizarte-bazterkeriak jotako taldeen eta pertsonen zaurgarritasun, babesgabetasun, menpekotasun edo gizarte-bazterkeriako egoerei heltzea, eta haur zein gazteen aisialdi eta denbora libreari -komunitatearen arloan eta gizarte zein hezkuntzaren esparruetan- zuzendutako jarduerak egitea.

3. Baldintzak, betebeharrak eta epea, diruz lagundu daitezkeen ekintzak, proiektuak, jarrerak eta jarduerak egiteko:

Entitate eskatzaile bakoitzak gizarte-ekintzako proiektu bakar baterako ahalko du diru-laguntza eskatu eta jaso, bai banaka hartzen badu parte deialdian, bai entitateen talde bat ordezkatuz egiten badu. Aurkeztutako proiektua beste proiektu handiago baten parte izan daiteke. Halako kasuetan, argi zehaztu beharko da proiektuaren edo programaren zein partetarako eskatzen den diru-laguntza eta parte horren kostua.

3.1. Proiektuek bete beharreko baldintzak eta jarduketa-esparrua:

Diru-laguntza zein proiektutarako eskatu eta horien edukiek honako helburu hauekin bat etorri beharko dute, eta jarraian aipatzen diren hiru jarduketa-esparru bakar bati lotu:

a) Minusbaliotasun edo menpekotasunaren esparruan: minusbaliotasun edo menpekotasunak jotako pertsonek gizarte-jardunari aukera berdintasunean hel diezaioten sustatzea, gizarte-bazterkeriako egoerak larriagotzen dituzten faktoreak ekidinez. Horregatik, proiektuek hauei zuzenduak egon behar dute:

–Beste esparruetan kontuan hartzen ez diren hezkuntza-, prestakuntza- eta gizarteratze-alderdiak osatzea.

–Enplegua eskuratzeko baldintzak hobetzea, hori baita norberaren autonomia eta burujabetasun ekonomikoa eskuratzeko bidea.

–Boluntarioen prestakuntza -gizarte eta osasun arloetan- eta autolaguntzako proiektuak sustatzea.

b) Gizarte-bazterkeriaren esparruan: sozialki zaurgarriak diren edo baztertuta dauden pertsona edo kolektiboekin lotutako alderdiak hobetzea. Horregatik, proiektuek hauei zuzenduak egon behar dute:

–Zaurgarritasun-egoeran dauden emakumeak.

–Etxerik gabe edo bazterkeria jasateko arriskuan dauden pertsonak eta gutxiengo etnikoak.

–Gizarte-bazterkeriaren esparruko autolaguntza-proiektuak, arazo bera jakin bat duten pertsonei zuzenduak (alkoholismoa, droga-menpekotasuna, GIBa...).

c) Haur eta gazteen aisiaren eta denbora librearen esparruan: kolektibo-, talde- eta gizarte-izaerako komunitate-jarduerak garatu behar dituzte, gizarte, hezkuntza eta kultur arloetako edukiak dituztenak. Jarduera horiek eskolaz kanpoko aisia eta denbora librearen esparruan eginen dira, honako baldintza hauekin bat:

–Iruñeko auzoetan baliabideak eskuragarri egon daitezen bermatzea haur eta gazteentzat oro har, aisialdiko uneak modu hezigarrian eta elkarrekin pasa ditzaten.

–Haur eta gazte guztiei zuzendutako ekimenak -metodologia partizipatiboetan oinarrituak- antolatzea, prebentzio- eta sustapen-baliabideak finkatzeko, haurren eta gazteen bizitegi- eta komunitate-inguruneetan.

–Halako ekimenetan bereziki sartzea defizit-egoeretan -norberarena, familiarena edo inguruarena- edo babesgabetasun-arriskuan dauden haur eta gazteak, halako moduz non adingabekoen garapen pertsonala bultzatuko duten gizarte- zein hezkuntza-laguntzako prozesuak abiatuko baitira.

–Familien engaiamendua sustatzea proiektuen esparruan haien seme-alabak egiten ari diren prozesu partizipatiboetan, familiaren bizikidetasunaren esparruan komunikazio elkarreragilea bultzatzen duten dinamikak sor daitezen.

–Gizarte-boluntariotza sustatzea parte-hartzaileen artean, dinamizazio-baliabide gisara, bai eta belaunaldi-txandaketa ere elkarteetan, hura baita, geroari begira, elkarteen iraupen eta finkapenaren bermea.

–Elkarteen eta erabiltzaileen arteko koordinazioa eta lankidetza sustatzea, auzoetan proposamenak egin daitezen elkarlana eta koordinazioa baliaturik.

–Proiektuak zein ingurutan garatu behar, eta bertan inbrikaturik eta kokaturik egotea testuinguruarekin koherenteak izaki, betiere eraginkortasuna eta eragimena bermaturik egonda xedeetan, helburuetan eta partaidetzako zein kudeaketako estrategietan.

–Balioak sustatzea, hala nola genero-berdintasuna, gizarte-lankidetza, errespetua, elkartasuna, elkarbizitza, gizatasun kritikoa eta kulturartekotasuna. Halaber, elkarteak formalki egoitza non eduki eta bertako haur eta gazteei espresuki zuzenduko dizkie bere proiektuak.

–Aukera ematea elkarteak egoitza non eduki eta auzo horretako haur eta gazte guztiek parte har dezaten.

3.2. Hona proiektuek bete behar dituzten baldintzak deialdi honetan parte hartzeko:

a) Proiektu zehatzak osatu behar dituzte, eta ez bakarrik jarduera isolatuak izan.

b) Aurkeztutako proiektuak egokia izan behar du deialdi honen xede eta helburuarekiko.

c) Proiektua edo jarduera Iruñeko udal-mugartean gauzatuko da, oro har. Proiektua tokikoa ez den esparru bati (estatukoa, eskualdekoa...) dagokion kasuetan, onuragarria izan beharko du, zuzenean edo zeharka, udal-interesetarako, eta zehaztu egin behar da zer eragina izanen duen Iruñeko mugartean.

d) Informazioa behar bezala garaturik eta justifikaturik egotea honako hauei buruz: helburuak, jarduerak, jarduera egiteko erabili beharreko espazioak, giza baliabideak eta baliabide materialak, gauzatze-aldiak, jardueraren segimendua, ebaluazio-sistemak, etab.

e) Diru-laguntza zein proiektutarako eskatu eta hori 2015. urtean gauzatzea.

f) Baldin eta aurkeztutako proiektua aurreko deialdietan diruz lagundutako beste baten jarraipena bada, dagokion deialdian eskatutako segimendu-txostenak eta frogatze-agiriak aurkeztuta izan behar dituzte. Ez dira diruz lagunduko beste batzuen jarraipena diren proiektuak, baldin eta aurrekoak bete izana justifikatu ez bada.

g) Haur eta gazteen aisia eta denbora libreko esparruan, honako baldintza hauek ere bete beharko dira:

–Elkarte sustatzaileak zein ingurutan jarduten duen eta, ahal dela, proiektuak bertan garatzea. Nolanahi ere, Iruñeko beste toki batzuetan garatu beharreko proiektuak ere aurkez daitezke, betiere justifikaturik zer onura ekarriko dion proiektuak elkartearen jardute-auzoari.

–Proiektuek berariaz egon behar dute zuzenduta haurrei zein gazteei, eta haietan teknikoki egiaztaturik dauden gizarte eta hezkuntza arloko metodologia eta baliabideak erabiliko dira.

–Haurrei zein gazteei, oro har, irekita egon behar dute, eta ezein kasutan ere ez da egonen ez banakako ez taldeko diskriminaziorik edo bazterkeriarik, sexu, arraza, ideologia edo erlijioa dela-bide, halako moduz non proiektuaren edozein gauzatze-fasetan sartzen ahalko baitira parte-hartzaile gehiago, eta, bereziki, Udalaren gizarte-zerbitzuetatik hara bideratutakoak.

–Proiektuek izaera prebentiboa izanen dute eta lagungarri izanen dira ezagutza eta erabiltzaileen arteko harremana eta elkarbizitza sustatzeko, gizartearen kohesioan aurrerapausoak eta hobekuntzak lortze aldera.

–Haurren eta gazteen engaiamendu aktiboa sustatzea entitateek antolatzen dituzten jardueretan, eta, hedaduraz, haien ingurune soziokomunitarioan.

–Adierazpena, sormena, parte-hartzea, pentsamendu-zabalkundea, autonomia eta erantzukizuna garatzea, horiek guztiak hartuta askatasunean eta elkartasunean hazteko oinarrizko printzipio gisa.

–Proiektuak elkarlanean egitea Udalaren Oinarrizko Laguntzako Gizarte Zerbitzuekin, eta, bereziki, Haurrei eta familiei laguntzeko programarekin, Haurrendako lantalde komunitarioekin -halakorik balitz- eta Gizarte arazoak dituzten haurrak artatzeko lantaldearekin, betiere elkarlanean aritzeko zerbitzu horiek guztiek haurrei eta gazteei zuzenduta garatzen dituzten gizarte-prebentzioan eta -sustapenean.

3.3. Honako hauek daude deialdi honetatik at:

–Osasun, hezkuntza edota kirol arloetako edukiak baino ez dituzten proiektuak.

–Ezin izanen dira, ezein kasutan, diru-laguntzen xede izan Udalaren edo beste administrazioen programetan edo zerbitzuetan sarturik dauden proiektuak edo jarduerak, kudeaketa zuzenekoa edo zeharkakoa (kontratu, hitzarmen eta abarren bidez) den gorabehera.

–Gizarte Ongizate eta Berdintasun Alorreko programen edo zerbitzuen jarduna zuzenean oztopatu edo programa eta zerbitzu horien berezko esku-hartzeak ukitu edo eragozten dituzten proiektuak edo jarduerak.

–Beste deialdi jakin baten xede diren proiektuak, bai eta hitzarmen, kontratu edo diru-laguntza izenpetua duten Federazioetan edo elkarteen-taldeetan txertaturik dauden entitateek aurkeztutako proiektuak ere, non eta proiektuak ez badaude behar bezala zedarriturik.

C.–Aurrekontu-kredituak, diru-laguntzen gehienezko zenbateko osoa eta banakako zenbatekoa:

1. Deialdiaren gehienezko zenbateko osoa kreditu erabilgarrien barruan: 290.000 euro.

Gehienezko aurrekontu-kontsignazioa ondorengo lerroetan banatzen da, jarduketa-esparruen arabera eta jarraian adierazitako kopuruekin bat:

a) Minusbaliotasunaren eta mendekotasunaren esparrua: 150.000 euro.

b) Gizarte-bazterkeriaren esparrua: 104.000 euro.

c) Haur eta gazteen aisiaren eta denbora librearen esparrua: 36.000 euro.

Jarduketa-modalitate bakoitzari aurrekontu-zenbateko bat esleitu zaio, eta hori modalitate bakoitzean aurkeztu eta sartu diren proiektuen artean banatuko da. Deialdi honen aurrekontua osatzen duten gehienezko kopuruetako bat ez bada agortzen, gainerako lerroei esleitutako kopuruei gehitu dakieke, betiere horien aurrekontu-beharren arabera.

Diru-laguntzek ezin izanen dute gainditu deialdi honetan ezarritako zenbatekoa.

2. Aurrekontu-partida: 70/31310/482090.

3. Banakako gehienezko zenbatekoa eta hori zehazteko irizpideak: Entitate onuradun bakoitzari emanen zaion kopuruak ezin izanen du gainditu aurkeztutako proiektuaren aurrekontuaren %80, betiere 20.000 euroko gehienezko mugarekin, hala eskaria entitate batek banaka egiten badu nola bi entitatek edo gehiagok osatutako talde baten izenean egiten badu.

Diru-laguntza eskatutako eta onartutako aurrekontuaren defizitaren (gastuak-diru-sarrerak) portzentaje bat izanen da. Diru-laguntzaren zenbatekoa defizitaren portzentaje bat izanen da, eta proiektuak eskuratutako puntuazioaren bezainbeste joko du; horrela, gehienezko puntuazioa (100 puntu) eskuratu duten proiektuek defizitaren % 100 jasotzen ahalko dute (ez da ezein kasutan izanen proiektuaren guztizko aurrekontuaren % 80 baino handiagoa), eta gutxieneko puntuazioa (60 puntu) lortu dutenek defizitaren % 60 jasoko dute, betiere portzentaje horiek baino gutxiagoko diru-laguntzak eman daitezkeelarik balorazioa bera edo erabilgarri dagoen aurrekontua direla medio.

4. Hainbanatzeko aukera:

BAI EZ.

Baiezkoa bada, nola hainbanatu: Balorazioa dela-medio deialdi honetan erabilgarri dagoen aurrekontua nahikorik izan ezean, murrizketa bat eginen zaie, proportzionalki, diru-laguntzaren onuradunei.

5. Hainbat urtetarako deialdia: BAI EZ.

Hainbat urtetarako deialdia izanez gero, hainbat urtetarako gastuak baimentzea eta horiek egiteko konpromisoa dagozkien aurrekontuetan ekitaldi bakoitzerako ezartzen den kredituaren menpe egongo dira.

6. Urtekoak:

Aurtengo zenbatekoa:

290.000 euro

2. urtekoa:

euro

4. urtekoa:

euro

1. urtekoa:

euro

3. urtekoa:

euro

D.–Pertsona edo entitate onuraduna izateko bete beharreko baldintzak:

1. Pertsona edo entitate onuraduna izateko bete beharreko baldintzak:

Onuradun izan daitezke diru-laguntzaren oinarri den egoeran dauden pertsona edo entitateak, baldin eta ondoren aurreikusten diren inguruabarretan badaude, eta betiere Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 10. artikuluan ezartzen diren ezein debeku-ziok ukitzen ez baditu, salbu deialdiaren izaera kontuan izanik azken baldintza horren salbuespena egiten bada eta idatzi-zati honetan hala egin dela adierazten bada.

Berariazko betekizunak: BAI EZ.

Deialdi honetan parte hartzen duten entitateek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Legearekin bat eratutako pertsona juridikoak izatea, eta dagokien Erregistroan izena emanda izatea, eskabidea aurkezteko mugaegunean, betiere indarra duten legeekin bat baldintza hori eskatzen ahal bada. Dokumentazio hori egunean eduki beharko dute.

b) Irabazi-asmorik gabekoa izatea.

c) Iruñean edukitzea egoitza edo ordezkaritza iraunkorra. Nolanahi ere, deialdi honen onuradunak izan daitezke baldintza hau bete ez, baina Iruñeko udalerriarentzat eta bertako herritarrentzat onuragarri diren proiektuak aurkezten dituzten entitateak.

d) Ageriko helburu gisa izatea, haien estatutuetan, gizarteko arta eta esku-hartzea, zein modalitatetan eskatu diru-laguntza eta horri dagokion esparruan, betiere Koadro honen B.3 idatzi-zatian adierazitako esparruen artean.

e) Halako egitura bat edukitzea ezen nahikoa izanen baita hala bere helburu sozialak beteko direla bermatzeko nola proposaturiko helburuak erdieste aldera behar diren eskarmentua eta jarduteko gaitasuna egiaztatzeko.

f) Iruñeko Udalarekin lankidetza-hitzarmenik, zerbitzu-kontrataziorik edo beste edozein kontratu zein konpromiso motarik sinatu ez izana, eta Iruñeko Udaleko alor honen edo beste edozein alorren diru-laguntzarik jaso ez izana proiektuan garatu beharreko jarduera bera edo antzekoak egiteko.

Aipatutako betekizun guztiak bete behar dira eskabideak aurkezteko epearen azken egunean, eta mantendu beharko dira diruz lagundutako jarduerak irauten duen epean.

Deialdiaren izaera berezia dela medio, pertsona edo entitate onuradunak salbuetsita daude Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 10.2 artikuluan araututako baldintzak betetzen dituztela egiaztatzetik:

BAI EZ.

2. Nola egiaztatu pertsona edo entitate onuradun izateko betekizunak betetzen direla: Deialdi honen G.4) idatzi-zatian exijitzen diren agiriak eta informazioa aurkeztuta, diru-laguntza eskabidearekin batera.

E.–Pertsona edo entitate onuradunen betebeharrak:

Deialdi honen ondorioetarako, pertsona edo entitate onuradunen betebeharrak dira Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 11. artikuluan eta atal honetan ezartzen direnak.

Berariazko betebeharrak:

BAI EZ.

–Emaniko diru-laguntza zein xedetarako jaso eta horien gastuak estaltzeko baino ez erabiltzea.

–Behar bezalako publizitatea egiteko betebeharra, jakitera emate aldera Iruñeko Udalak finantzatu dituela diru-laguntza jaso duten programak, jarduerak, inbertsioak edo jarduketak: BAI EZ.

Pertsona edo entitate onuradunak laguntza jaso izanaren berri emateko hartu behar dituen neurriak:

Iruñeko Udalaren irudi instituzionala jartzea.

Legendak kartel, inprimatutako material, bide elektroniko, ikus-entzunezko eta abarretan.

Oroitzapen-plakak.

Aipamenak hedabideetan.

Beste batzuk:

–Diru-laguntza zehazki zer xedetarako eman eta horretan erabiltzeko betebeharra, Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 29.4 artikuluarekin bat: BAI EZ.

Xede-epea:

F.–Proiektuaren aldaketak:

Proiektuan aldaketak egiteko aukera: BAI EZ.

Hasierako proposamena berriz egokitu behar denean jarduerak zein errealitatetan garatu behar diren eta horretara, aldaketak egiten ahalko dira proiektua gauzatzean, hasierako aurreikuspenei dagokienez, ustekabeko inguruabarrak direla medio, inguruabar horiek kontuan hartzekoak badira jarduera zuzen betetzeko eta aldaketa horiek ez badute eragiten funtsezko aldaketarik proiektuan. Aldaketa horiek egin ahal izateko, eskaera arrazoitua aurkeztu beharko zaio diru-laguntza kudeatzen duen unitateari, aldaketak justifikatzen dituzten inguruabarrak agertu eta berehala eta, betiere, aldaketak egin baino lehen.

Halaber, diru-laguntzaren zenbatekoak eskatutako kopuruak baino gutxiago jotzen badu, proiektua eta proiektuaren aurrekontua finantzazio aukera errealetara doitzeko eskatzen ahalko zaio onuradunari, diru-laguntzaren gaineko ebazpena eman baino lehen eta udal-teknikarien jarraibideekin bat. Halako kasuetan, diru-laguntza kudeatzen duen unitateak eskatzaileei jakinaraziko die bost eta hamar egunen arteko epea dutela hori aurkezteko. Behin epe hori amaituta, balorazio bat eginen da aurkeztutako aldaketen gainean.

Proiektua garatzen den bitartean onuradunak sartzen baditu aldez aurretik baimendu gabeko aldaketak, zilegi izanen da jasotako diru-laguntzak osorik edo hein batean itzularaztea, edo, hala badagokio, diru-laguntza kobratzeko eskubidea osorik edo hein batean galtzea. Proiektuaren barruan hainbat jarduera independente baldin badaude, baldintza horrek soilik eragingo die baimenik gabeko aldaketak izan dituzten jarduerei.

G.–Eskabideak non eta noiz arte aurkeztu:

1. Eskaerak aurkezteko tokia:

Diru-laguntzetarako eskaerak honako toki hauetan aurkeztu ahal dira: Iruñeko Udaleko Erregistro Orokorrean (Kondestablearen jauregia-Kale Nagusia 2, behea), erregistro osagarrietan (Descalzos k. 72, 2. solairua; Iratxeko monasterioaren k. 2, behea; Armada etorbidea 2, 5. solairua; Zapatería k. 40, behea; Eslava k. 1, behea) edo, bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 38.4. artikuluan aurreikusitako beste edozeinetan.

2. Eskaerak aurkezteko epea: hilabete bat, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aitzina kontatuta.

Eskabideak aipatu epetik at aurkeztuz gero, ez dira onartuko.

3. Eskabideak eta agiriak nola aurkeztu:

Eskabideak interesdunek sinaturik -edo zuzenbidean baliodun den edozein bide baliatuta ordezkari dela egiaztatzen duen pertsona batek sinaturik- aurkeztu behar dira, deialdi honen I. Eranskineko ereduarekin bat. Eskabidearekin batera, deialdi honen G.4) idatzi-zatiak aipatzen dituen agiriak eta argibideak aurkeztuko dira.

Eskaera batek ez baditu betetzen deialdi honetan ezarritako baldintzak, interesdunari eskatuko zaio gehienez ere hamar eguneko epe luzaezinean zuzendu dezala edo nahitaezko agiriak aurkez ditzala, eta ohartaraziko zaio ezen, hala egin ezean, ulertuko dela eskaera bertan behera utzi duela, betiere aldez aurretik ebazpena emango delarik, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 42. artikuluak aurreikusitakoarekin bat.

Baldin eta galdatutako agiriak Iruñeko Udalaren edo haren mendeko erakunde autonomoren baten eskuetan badaude, haien ordez erantzukizuneko aitorpen bat aurkeztu ahalko da indarrean direla egiaztatzeko, eta bertan adieraziko da noiz eta zein organo edo bulegotan aurkeztu ziren edo, hala badagokie, nork eman zituen edo non dauden jasota; hori guztia, betiere, bost urte ez badira bete agiriei dagokien prozedura amaitu zenetik.

Diru-laguntza jasotzeko eskaera aurkezteak berekin dakar deialdi honen oinarriak oso-osorik onartzea.

4. Eskabidearekin batera aurkeztu beharreko agiriak:

Interesdunek agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:

a) Eskatzailearen nortasuna egiaztatzen duten agiriak, eta, halakorik balitz, haren izenean ari den ordezkariaren nortasuna egiaztatzekoak.

–Entitatearen identifikazio fiskaleko agiria (IFZ) eta legezko ordezkariaren NANa.

–Entitatearen edo elkartearen estatutuak. Estatutuak aldez aurretik aurkeztu badira eta geroan haietan aldaketarik izan ez bada, ez dira berriro aurkeztu beharko. Edonola ere, eskabidean adierazi beharko da noiz eta zer espediente edo deialdi medio aurkeztu ziren (Udalak ofizioz egiaztatuko du hori).

–Egiaztagiria, eskaera aurkezteko unean zein bere izaera juridikoa dela-eta dagokion Erregistroan izena emana duela ziurtatzeko, betiere hori eska badaiteke indarra duten arauekin bat.

b) Erantzukizuneko aitorpena, deialdi honen II. Eranskina eredu hartuta, ziurtatzeko eskatzaileak bete egiten dituela onuradun izateko Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorrak exijitzen dituen betekizun orokorrak zein deialdi honek exijitzen dituen berariazkoak, eta ezein debeku-ziok ez duela ukitzen, Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 10. artikuluan aipatzen direnen artean.

c) Eskatzaileak zergei eta Gizarte Segurantzari buruzko betebeharrak eguneratuak dituela ziurtatzeko, agiri hauek:

Administrazio eskudunek emandako ziurtagiriak.

Eskatzailearen erantzukizuneko aitorpena, ziurtatzeko aipatu betebeharrak eguneratuak dituela. Kasu horretan, diru-laguntza emateko ebazpen-proposamena egin aurretik, interesdunari eskatu beharko zaio aurkez ditzala, hamabost eguneko gehienezko epean, aitorpenean jasotako datuak egiazkoak direla ziurtatzen duten agiriak (administrazio eskudunek emanak).

Iruñeko Udalak ofizioz egiaztatuko du pertsona eskatzaileak eguneratuak dituela Udalarekiko zerga-betebeharrak, eta egiaztapen hori dagokion eginbidean jasoko du.

d) Eskatzailea nortasun juridikorik gabeko pertsona fisiko edo juridikoen elkarteren bat bada -horiek publikoak zein pribatuak izaki-, eskaeran berariaz adierazi beharko da elkarteko kide bakoitzak zer egiteko konpromisoa hartu duen eta zenbateko diru-laguntza aplikatuko den kide bakoitzeko. Kideok ere onuraduntzat joko dira. Nolanahi ere, elkartearen ordezkari edo ahaldun bakarra izendatu behar da, eta ahalorde askietsia eman behar zaio elkarteak onuradun gisa dituen betebeharrak bete ditzan.

e) Aitorpen bat, bertan adieraziz beste administrazio, entitate edo pertsona publiko zein pribaturi helburu bera lortzeko eskatutako edo haiengandik dagoeneko jasotako diru-laguntzen zerrenda, eta eskatutako kopurua, entitateen izena eta jasotako zenbatekoa zehaztuz (ikusi, behar izanez gero, deialdi honen III. Eranskina). BAI EZ.

f) Memoria bat, diru-laguntza zertarako eskatu eta proiektu, ekintza, jarduera edo programa hori deskribatzen duena.

Proiektua aurkezteko formularioa, behar den bezala beteta, atxikitako IV. Eranskinarekin bat (Proiektuaren aurkezpena), bai eta gauzatu beharreko proiektua edo jarduera zuzen ulertzeko beharrezkotzat jotzen den beste edozein agiri (grafikoak, teknikoak, finantzakoak edo bestelakoak). Eranskinaren ordez entitatearen beste eredu batzuk erabili ahalko dira, baldin eta eranskinean jasotako datu eta puntu guztiak adierazita badaude.

g) Behar bezain zabal ematea proiektua gauzatzeaz arduratuko den entitatearen helburuen eta lan eskarmentuaren berri; horretarako, labur deskribatuko dituzte entitateak azken hiru urteetan Iruñean gauzatu dituen jarduerak eta proiektuak, bertan adierazita proiektu eta jarduera horien finantzabideen jatorria eta lortutako emaitzak, V. Eranskin osagarriarekin bat (Entitate eskatzaileari buruzko informazioa).

h) Transferentzia bidez ordaintzeko eskabidea, baldin eta hauxe bada Iruñeko Udalari diru-laguntza bat eskatzen zaion lehenbiziko aldia edo aldaketarik bada aurreko diru-laguntzak jasotzeko emandako banku-kontuan.

–Entitate-taldeen kasuan, bakoitzaren banakako agiriez gain, honako hauek ere aurkeztu behar dira:

  • Egiaztagiri bat honako hauek jasota: diru-laguntza elkarrekin eskatzeko borondatea, entitate bakoitzaren parte-hartzea eta ordezkari baten izendapena, onuraduna izateak dakartzan eskubideak gauzatu eta betebeharrak betetzeko. Agiri horretan agertu beharko dira taldeko entitate bakoitzak, proiektua gauzatzeko, taldearen izenean eta kontura bere gain hartzen dituen eginkizunak, horiek betetzeko konpromisoa, eta horietako bakoitzari aplikatu beharreko diru-laguntzaren zenbatekoa.

Agiriek jatorrizkoak izan beharko dute, edo horien kopia konpultsatuak, edo, bestela, indarrean dagoen legeekin bat kautoak diren kopiak.

H.–Eskaerak baloratzeko irizpide objektiboak:

Eskaerak baloratzeko, honako irizpide hauek hartuko dira kontuan:

1. Entitatearen barne-koherentzia: 10 puntu bitarte.

Jarduera nagusi mota eta entitatearen ibilbidea jarduketa-esparru horretan: 5 puntu bitarte.

Proiektuaren egokitzapena entitatearen benetako ahalmen tekniko eta ekonomikoetara: 5 puntu bitarte.

2. Proiektuaren kalitate teknikoa: 70 puntu bitarte.

Proiektuaren alderdi teknikoak (egokitzapena, koherentzia eta doikuntza honako alderdi hauen artean: proiektuaren funtsa, helburuak, jarduerak, esperotako emaitzak, giza baliabideak eta baliabide materialak, ebaluazio-adierazleak ..): 45 puntu bitarte.

Esku-hartzearen berezitasuna eta alderdi berritzaileak: 5 puntu bitarte.

Proiektuaren onuradun-kopuruaren gaineko kalkulua egin eta gero, parte-hartzaileen kopurua baloratuko da guztira hartzaileak izan daitezkeenen kopuru osoarekin alderatuta: 5 puntu bitarte.

Osagarritasuna eta koordinazioa, proiektua garatzean, beste entitate batzuekin eta gizarte-baliabide publikoekin: 10 puntu bitarte.

Genero-ikuspegia ezartzea, jarduerak egiterakoan: 5 puntu bitarte.

3. Proiektuaren bideragarritasuna: 20 puntu bitarte.

Egokitzapena eta doikuntza aurreikusitako helburuen, lortutako emaitzen eta proposatutako aurrekontuaren artean: 10 puntu bitarte.

Boluntarioek jardueretan parte-har dezaten sustatzea: 10 puntu bitarte.

Diru-laguntzen onuradun izateko, aurkeztutako proiektuek gutxienez 60 puntu lortu beharko dituzte, eta gutxienez horietako 35, “Proiektuaren kalitate teknikoa” irizpidean.

Edozein unetan, instrukzio-organoak eskatzen ahalko dio entitate eskatzaileari eskaera baloratzeko lagungarri izan daitekeen beste edozein agiri. Halaber, Batzordeak txostenak eta aholkularitza eskatu ahalko ditu, beharrezko joz gero, bai eta ofizioz egin beharrezko jotzen dituen egiaztapen-jarduketak oro egin ere, aurkeztutako eskaeren gaineko balorazioa egite aldera.

I.–Eskaerak ebaluatzeko balorazio-batzordea:

Eskaerak ebaluatzeko, balorazio-batzorde bat eratuko da, honako hauek osatua:

–Batzordeburua:

Gizarte Ongizate eta Berdintasun Alorreko zinegotzi delegatua. Ordezkoa: Gizarte Ongizate eta Berdintasun Alorreko zuzendaria.

–Batzordekideak:

1. Gizarte Ongizate eta Berdintasun Alorreko zuzendariorde teknikoa. Ordezkoa: Gizarte Ongizate eta Berdintasun Alorreko teknikari bat.

2. Gizarte Ongizate eta Berdintasun Alorreko teknikari bat. Ordezkoa: Gizarte Ongizate eta Berdintasun Alorreko teknikari bat.

3. Harrera Programen arduraduna. Ordezkoa: Gizarte Ongizate eta Berdintasun Alorreko teknikari bat.

–Idazkaria:

Letradua edo Zuzenbidean lizentziaduna, Gizarte Ongizate eta Berdintasun Alorrari atxikia.

J.–Prozedura tramitatu eta ebaztea. Ebazpenaren jakinarazpena:

1. Prozedura tramitatzea:

Instrukzio-organoak aurre-ebaluazio bat eginen du, eta, hori abiapuntu hartuta, txosten bat, non egiaztatuko baita eskura daukan informazioaren arabera ondorioztatzen dela ezen pertsona edo entitate onuradunek halakoak izateko bete behar dituzten baldintza guztiak betetzen dituztela. Espedientea ebaluazio-batzordeari helaraziko dio, eskaerak ebalua ditzan, deialdi honen H) atalean aurreikusten diren balorazio-irizpide objektiboen arabera.

Balorazio-batzordeak proposamen-txosten arrazoitu bat egingo du, ebaluazioaren emaitza zehazteko. Ebazpen-proposamena, behar bezala arrazoiturik, instrukzio-organoak emanen du, espedientea eta balorazio-batzordearen txostena ikusita, eta ebazteko eskumena duen organoari helaraziko dio.

Balorazio-batzordeak beharrezko informazio guztia argitu eta eskatzen ahalko du nahitaezko txostena egin eta baloratzeko.

2. Ebazteko eta jakinarazteko epea: Ebatzi eta jakinarazteko epea sei hilabetekoa izanen da, gehienez ere.

Diru-laguntzak emateko ebazpenak arrazoitua izan beharko du, eta bertan berariaz zehaztuko dira honako hauek: diru-laguntzak jasoko dituzten pertsona edo entitate eskatzaileak, laguntzen zenbatekoak eta, eskaera ezetsirik izanez gero, haien eskatzaileak diren pertsonak edo entitateak.

Diru-laguntzak emateko ebazpenak amaiera emanen dio administrazio-bideari, eta eskatzaileei jakinaraziko zaie, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 58. artikuluan agindutakoarekin bat.

3. Ebazteko eta jakinarazteko gehienezko epea abiatzeko data:

–Deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara ematen den eguna: BAI EZ.

–Tramitatzeko eskumena duen organoaren erregistroan eskaera sartzen den eguna: BAI EZ.

– Epea kontatzeko beste sistema bat:

Behin prozedura ebazteko gehieneko epea berariazko ebazpenik eman gabe igarota, eskaera ezetsitzat joko da.

K.–Emandako diru-laguntzen publizitatea:

Diru-laguntzak emateko ebazpena argitaratzeko beharra: BAI EZ.

Argitaratzeko bidea:

Nafarroako Aldizkari Ofiziala.

Iruñeko Udaleko iragarki-taula.

Bertan, honako hauek adieraziko dira: deialdia, diru-laguntza zein aurrekontu-programari eta -kredituri egotzi zaion, entitate onuradunen izena, bakoitzari emandako diru-kopurua eta diru-laguntzaren xedea.

L.–Diru-laguntzen xede diren gastuak:

1. Diru-laguntzen xede izan daitezkeen gastuen zehaztapena:

Diruz laguntzeko moduko gastutzat joko dira diru-laguntzen xede den jarduerarekin ezbairik gabe bat datozenak, baldin eta behar-beharrezkoak izan eta deialdi honen L.2) idatzi-zatian ezarritako epean egiten badira. Zehazki, deialdi honi dagokionez, honako gastu hauek ahalko dira diruz lagundu:

a) Langileak: Jarduera gauzatzeari lotu dakizkiokeen langileei ordaintzeak eragindako gastuak estal ditzake diru-laguntzak, horren xede den proiektuan edo jardueran emandako denborari dagokion proportzioan. Aurrekontuan, ongi zehaztuta adierazi beharko dira honako hauek: proiektua gauzatzean esku hartuko duten langileen maila profesionala, haien arduraldia proiektuan eta egiteko lanak (diru-laguntzaren xede den proiektuari ez dagozkion bestelako lanetatik ezberdinduz). Gastu horiek legearen arabera behar den moduan justifikatu beharko dira (nominak, zuzen egindako fakturak dagozkien atxikipenekin, etab.). Prestakuntza-jardueretan, proiektuan jasota egonen dira haietan emandako ordu-kopurua eta haien kostua, kontuan harturik laguntzak ez duela inoiz joko 35 euro orduko baino gehiago. Hitzaldien kasuan (saio bakarrak), hitzaldi bakoitzeko gehienez 160 euro emanen dira.

b) Funtzionamendu- eta administrazio-gastuak, halakotzat ulertuta jarduera egiteko beharrezkoak diren gastu orokorrak, hala nola ondasun eta zerbitzuen ohiko gastuak, hornigaien erosketa, lokalen alokairua, argia, ura, aseguruak, material suntsikorra, bulegokoa, etab. Oro har, gastu horiek ezin izanen dute gainditu guztira eskatu eta onartu den kopuruaren %30.

c) Jarduerak: diru-laguntzaren xede den jarduerarekin zuzenean lotutako gastuak, haien izaeragatik lehen adierazitako gastu orokorrekin lotzen ez direnak. Haien artean garraioak eta joan-etorriek eragindako gastuak daude, baina bakarrik hartuko dira kontuan ezinbestekoak badira proiektua garatzeko, eskaeran aurreikusi badira eta entitateak egoitza non duen eta horko udal-mugartetik at egiten badira. Joan-etorriak, ahal dela, garraiobide publikoan eginen dira, eta ibilgailu partikularra erabili behar izanez gero, gehienez ere 0,25 euro ordainduko dira kilometroko, baldin eta behar bezala egiaztatu eta justifikatzen badira gastuaren beharra, bidaiatzen duten pertsonen eginkizunak eta bidaiaren zioak (egin beharreko lanak, lekuak, datak, bidaia-kopurua, kilometroak, aurreikusitako kostua, etab.). Ibilgailu partikularretan egindako joan-etorriak justifikatzeko, gastuen banakako likidazio-orri bat aurkeztu beharko da, eta bertan adierazi bidaia egiten dutenen identifikazio-datuak. Berariazko gastu honetarako, ezin izanen da erabili diru-laguntzaren %20 baino gehiago proiektu osoan zehar.

d) Tokikoak ez diren tributuak diru-laguntzaren xede izan daitezke, diru-laguntzaren onuradunak zuzenean ordaintzen baditu. Inola ere ez dira diru-laguntzak estaltzeko moduko gastutzat joko berreskuratzen edo konpentsatzen ahal diren zeharkako zergak. Zehazki, Balio Erantsiaren gaineko Zergari (BEZ) dagokionez, bakarrik izanen dira diru-laguntzaren xede benetako kostuak izaki onuradunak ordaindu dituen gastuen kopuruak, hau da, onuradunak benetan ordaindu dituenak eta kengarriak ez direnak.

Diru-laguntza jaso dezakeen gastu bakoitzaren zenbatekoa, banan-banan hartuta, 18.000 eurotik gorakoa bada -ekipamendu ondasunen horniduraren kasuan edo aholkularitzako zein laguntza teknikoko enpresen zerbitzuen kasuan-, onuradunak gutxienez hiru eskaintza eskatu beharko dizkie hornitzaileei dena delako zerbitzua edo ondasuna emateko konpromisoa bere gain hartu baino lehen, salbu, diru-laguntza jasotzekoak diren gastuen ezaugarri bereziengatik, merkatuan hornidura edo zerbitzu hori egin dezaketen behar adina entitaterik ez bada edo gastua diru-laguntza eskatu baino lehen egin bada. Aurkeztutako eskaintzen artean bat hautatzeko, eragimen eta ekonomia printzipioei egin behar zaie men, eta eskaintzarik merkeena hautatzen ez bada, memoria batean berariaz justifikatu behar da hartutako erabakia. Eskaintzak, bestalde, justifikazioari erantsiko zaizkio, edo, bestela, diru-laguntzaren eskabideari.

Deialdiari heldu dioten elkarte eta entitateek txosten bat egin beharko dute diru-laguntzen deialdira aurkeztu dituzten proiektuei buruz, xehe-mehe azalduta jarduera bakoitza gauzatzeari egozten ahal zaizkion gastuak oro. Gastu horiek arrazionaltasun ekonomikoarekin bat egindakoak behar dute izan, eta, betiere, deialdi honen xedearekin bateragarriak eta jarduera gauzatzearekin proportzionalak. Deialdian ezarritako eran justifikatu beharko dira gastu horiek guztiak.

Ez da onartuko gastuen artean aldaketarik egitea diruz lagundu daitekeen kontzeptu batetik bestera, salbu Gizarte Ongizate eta Berdintasun Alorrak baimentzen badu.

Diru-laguntzaren xede diren gastuetan, eskuratze-kostua ezin izanen da inoiz izan merkatuko balioa baino handiagoa.

Egindako gastutzat hartuko da deialdi honen P) letraren 2. zenbakian ezarritako justifikazio-aldia amaitu baino lehen benetan ordaindutako gastua:

BAI EZ.

Honako gastu hauek ez dira inoiz ere diru-laguntzen xedea izanen:

–Jardueretara bertaratzen direnendako ekarpenak, diruz zein jenerotan.

–Jardueretara bertaratzen direnendako jatekoak (haur-jardueretako otamenak izan ezik; kasu horretan diruz lagundutako gastuak ezin du gainditu eskatutako diru-laguntzaren %7).

–Inbertsioak.

–Haborokinak edo dohaintzak.

–Ez dira diruz laguntzeko moduko gastu gisara onartuko deialdi honek xede duen jarduera gauzatzeko alditik kanpo egindakoak.

Nolanahi ere, ez da gastuen ordainagiririk aurkeztu behar, gastuaren zenbatekoa, banaka hartuta, 100 euro baino gutxiagokoa bada, eta gastu mota horiek, guztira, 1.500 eurotik gora jotzen ez badute.

2. Diru-laguntzen xede izan daitezkeen gastuak egiteko epea: Diruz lagundu daitezke 2015eko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitarteko epean benetan egindako gastuak.

M.–Azpikontratatzea:

Jarduera osorik edo zati batean hirugarrenek egitea hitzartzeko aukera, Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 30. artikuluan ezarritakoarekin bat: BAI EZ.

Portzentajea: ezin izanen da izan diruz lagundutako jardueraren zenbatekoaren %50 baino handiago.

N.–Diruz lagundutako jardueren finantzaketa:

Pertsona edo entitate onuradunek diruz lagundutako jarduerak finantzatu beharko dituzte, beren ekarpenen edo beste bide batzuen bitartez, atal honetan zehaztutako zenbateko edo portzentajean. Finantzaketa horren zenbatekoa, jatorria eta diru-laguntzaren xedea den jarduerari aplikatzeko era justifikatzeko betebeharra: BAI EZ.

Zenbatekoa edo portzentajea: Edonola ere, entitate eskatzaileak konpromisoa hartzen du diru-laguntzaren xedea den proiektuaren % 20, gutxienez, bere funtsekin edo beste administrazio publikoek edo entitate pribatuek emandakoekin finantzatzeko. Aurkeztutako proiektu guztietan, bere funtsekin edo beste administrazio publikoen edota entitate pribatuen ekarpenekin finantzatu beharko da finantzaketa-memorian jasotako proiektuaren guztizko kostuaren % 20 gutxienez, salbu Balorazio Batzorde Teknikoak inguruabar berezirik hauteman eta horren gaineko txostenik egiten badu. Hori argi islatu beharko da proiektuen aurkezpenean eta aurrekontuetan.

Ñ.–Diruz lagundutako jardueraren bateragarritasuna edo bateraezintasuna:

Udalaren diru-laguntza jasotzea Bateragarria Bateraezina da helburu bererako beste diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabide batzuk jasotzearekin, kontuan hartu gabe zer administrazio, entitate edo pertsonak eman dituen laguntza horiek.

Adierazitakoa gorabehera, diru-laguntza hau jasotzea, modalitate honetan, bateraezina izanen da Iruñeko Udaleko Gizarte Ongizate eta Berdintasun Alorrak eta beste udal-alorrek xede bererako ematen dituzten diru-laguntzekin, honako bide hauetako bat erabilita jaso badira: diru-laguntzetarako deialdiak, lankidetza-hitzarmenak, zerbitzu-kontratazioak edo bestelako akordioak.

Diru-laguntzaren zenbatekoa ez da inola ere izango, berez edo beste diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo norberaren baliabideak gehituta, diru-laguntza horien xedea den jardueraren kostua baino handiagoa. Halakorik gertatuko balitz, bidezkoa izango da kostuaren gainetik lortutako soberakina itzularaztea, bai eta dagozkion berandutze-interesak eskatzea ere.

Diru-laguntzaren xede diren jarduerak finantzatzeko beste diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabiderik eskatu edo lortuz gero, pertsona edo entitate onuradunak horren berri eman beharko dio organo emaileari. Bestelako laguntza horiek lortu direla jakin bezain laster egin behar da jakinarazpen hori, eta betiere, hartutako funtsei emandako aplikazioa frogatu baino lehen.

O.–Ordainketa:

1. Nola ordaindu: Diru-laguntzak modalitate honen arabera ordainduko dira:

Diruz lagundutako ekintzak, proiektuak, jarrerak edo ekintzak justifikatu ondorengo ordainketa.

Konturako ordainketa.

Ordainketa zatikatua.

Ordainketa aurreratua. Behin diru-laguntzen gaineko ebazpena eman eta gero, diru-laguntzak guztira zenbat jo eta horren % 90 ordainduko zaie, aurrerapen gisara, entitate onuradunei. Kopuru hori bi hilabeteren buruan ordainduko da gehienez ere, behin ebazpena jakinarazi eta hortik aitzina kontatuta.

Ordaintzeke geratzen den %10 ordainduko da behin deialdi honen P) atalaren 2. zenbakiak aipatzen dituen gastuen justifikazio-agiriak, lehen epeari dagozkionak, aurkeztu eta gero, betiere agiri horiek aztertu eta baloratuta, organo eskudunak justifikazio hori onartzen badu.

Ordainketa mistoa (ordainketa zatikatua eta aurreratua).

Diru-laguntzak ezin izanen zaizkie ordaindu onuradunei, ez badituzte eguneraturik tributu-betebeharrak zein Gizarte Segurantzarekikoak, edo diru-itzulketa bidezkoa dela xedatu duen ebazpen batek zorduntzat jotzen baditu.

Aurrekoa gorabehera, Udalak ofizioz kitatzen ahal izanen ditu, aldez aurretik, diru-laguntzen entitate onuradunengandik kobratzeke dituen zorrak, diru-laguntza horiek, osorik edo parte batean, zor dituzten kopuruekin konpentsatuta.

Baldin eta benetako defizita edo benetako gastuak eskaera egitean aurreikusi eta diru-laguntza zedarritzeko baliatutakoak baino txikiagoak badira, aintzat hartuko da inguruabar hori, eta proportzioan murriztuko da behin betiko eman behar den kopurua.

2. Bermeen eraketa:

BAI EZ.

Eratzeko modua eta zenbatekoa:

P.–Justifikazioa.

1. Justifikatzeko modalitatea: Ezarritako baldintzak bete eta diru-laguntza ematerakoan aurreikusitako helburuak lortu direla justifikatzeko, modalitate hau erabiliko da:

Justifikazio-kontua:

Justifikazio-kontua, gastuen ziurtagiria aurkeztuta (Ordenantzaren 35. artikuluan ezarritako aginduekin bat). Diruz lagundutako jarduera dela-eta egindako gastuak oro justifikatuko dira, proiektuaren aurrekontu osoarenak, eta ez bakarrik Iruñeko Udalak emandako diru-laguntzaren zenbatekoaren adinakoa. Justifikazio-kontua jarraian aipatzen diren agiriek osatuko dute, eta haiekin batera deialdi honi atxikitako VI. eranskina (Justifikazioaren aurkezpena) aurkeztu beharko da:

a) Kasuan kasuko entitateak edo elkarteak egindako Ebaluazio-memoria, diru-laguntzen xedea den jardueraren gainean, non xehetasunez aitortuko baitira diru-laguntzen bidez finantzatu diren jarduerak eta haien kostua.

Hona hemen memoria horren edukia:

–Diruz lagundutako proiektuaren edo jardueraren izena, diru-laguntzaren helburua (aurkeztutako aurrekontuaren eta proiektuaren arabera) eta egindako jarduketak, eta proposatutako helburuen eta lortutako emaitzen deskribapena.

–Proiektua edo jarduera garatzean egindako aldaketak, halakorik balitz, betiere diru-laguntza ematen duen organoak baimena eman badu aldaketa horiek egiteko.

–Finantzabideen zerrenda. Deialdi honen xede diren diru-laguntzekin finantzatutako jardueren deskribapena egin behar da, eta haien kostua adierazi, dagozkion fakturen bidez, bai eta norbere funtsekin edo beste diru-laguntzekin finantzatu diren diruz lagundutako proiektuaren barruko jardueren deskribapena ere.

–Diru-laguntza jaso dezakeen gastu bakoitzaren zenbatekoa 18.000 eurotik gorakoa bada, aholkularitzako zein laguntzako enpresek emandako zerbitzuen kasuan, edo ekipamendu ondasunen horniduraren kasuan, onuradunak egiaztatu beharko du eraginkortasuna eta ekonomia hartu dituela irizpide enpresa hautatzeko, betiere deialdi honen L.1) eta Ordenantzaren 29.3 idatzi-zatietan aurreikusitakoarekin bat.

–Koadro bat, onetsitako aurrekontua eta gauzatutakoa alderatzeko, izandako desbideraketak aipatuta.

–Ondorioak.

b) Egindako gastuen eta lortutako diru-sarreren zerrenda izenpetua eta ordenan zenbakitua, kontzeptuen arabera ordenaturik eta zenbatekoen guztizkoa emanda

c) Gastuen justifikazio-agiriak: fakturak, ordainagiriak, are nominak ere, tributuak nahiz Gizarte Segurantzako kuotak eta balio frogagarria duten bestelako dokumentuak, betiere merkataritzako trafiko juridikoan baliozkotasuna edo administrazio-eraginkortasuna baldin badute eta horien zenbatekoa emandako diru-laguntzaren kargura ordaindu bada. Halaber, Proiektuari egozten zaizkion gainerako gastuen agiriak ere aurkeztu behar dira, beste diru-laguntzen edo Entitatearen beraren kargura ordaindutakoak, hasierako aurrekontu osoa gauzatu dela frogatze aldera.

Hala Udalaren diru-laguntzari egotzitako agirien kasuan nola gainerakoenean, jatorrizko agiriak zein kopiak aurkeztu behar dira, diru-laguntzak kudeatzen dituen zerbitzuak konpultsatu ditzan. Zerbitzu horrek jatorrizkoak itzuliko dizkie entitateei, behin horiek konpultsatu eta egiaztatu ondoren, oinarri hauekin bat emandako diru-laguntzaren justifikazioaren arabera. Jatorrizko agiriak edo horien kopia konpultsatuak entitate onuradunak gorde beharko ditu, gutxienez lau urtean.

Ez dira inongo kasutan onartuko ordainagiri hutsak, kutxako tiketak, emate-agiriak, dohainak, emate-oharrak, autofakturak, merkataritzako trafiko juridikoan balio frogagarririk eta baliozkotasunik ez duten agiriak eta egindako gastuaren gainean administrazio-eraginkortasunik ez dutenak.

d) Hartzekodunei ordaindu izana egiaztatzen duten ziurtagiriak. Ordaindu izana banku-zordunketa bidez egiaztatu behar da, behar bezala sinatutako hartu-agiri baten bidez edo, bestela, aurkeztutako fakturak ordaindu egin direla ziurtatzen duen beste agiri bat aurkeztuz.

Nolanahi ere, ez da gastuen ordainagiririk aurkeztu behar, gastuaren zenbatekoa, banaka hartuta, 100 euro baino gutxiagokoa bada, eta gastu mota horiek, guztira, 1.500 eurotik gora jotzen ez badute.

e) Entitatearen arduradunak emandako ziurtagiria, honako hauek egiaztatzeko: proiektuaren xede diren jarduerak diruz laguntzeko jaso diren oinarri hauen bestelako diru-laguntzen zenbatekoa, jatorria eta aplikazioa, bai eta lortutako beste diru-sarreren eta baliabideenak ere.

f) Diru-laguntza itzultzeko ordainketa-gutuna, baldin eta aplikatu gabeko geldikinik bada edo diru-laguntzen xede izan den jardueraren kostua baino diru gehiago jaso bada, eta horri dagozkion berandutze-interesak.

Proiektua gauzatzeko aurreikusi den dataz bestekoa duten fakturak honako kasu hauetan bakarrik onartuko dira: organo eskudunak aldez aurretik proiektuaren aldaketaren bat baimendu badu eta aldaketa horrek proiektua gauzatzeko epeari eragiten badio.

Proiektu osoa gauzatu dela frogatu beharko da. Ez bada % 100ean gauzatu, diru-laguntza murriztu eginen da benetan gauzatzeko falta denaren arabera.

Justifikazio-kontua, kontu-ikuskaritzaren txostena aurkeztuta.

Bestelako edukirik: BAI EZ.

Justifikazio-kontu sinplifikatua.

Gastuaren egiaztapena, moduluka (Ordenantzaren 37. artikuluan ezarritako aginduekin bat):

Zehaztu beharrekoak:

Modulua osatuko duten unitateak.

Moduluaren unitate-kostua.

Gainerako inguruabarrak.

Kontabilitate-orrien aurkezpena (Ordenantzaren 38. artikuluan ezarritako aginduekin bat).

Pertsona edo entitate onuradunak ziurtagiri bat aurkeztu beharko du egiaztatzeko aurkeztutako kontabilitate-orriak ofizialak direla eta entitatearen organo eskudunak behar bezala onetsiak direla.

Beste sistemaren bat:

2. Justifikazioa aurkezteko mugaeguna: Justifikazio-agiriak aurkezteko epea honako hau izanen da:

a) Lehendabiziko epea: 2015eko irailaren 25erako, entitateek agiri teknikoak eta ekonomikoak aurkeztu beharko dituzte 2015eko urtarrilaren 1etik abuztuaren 31ra bitarte, biak barne, diru-laguntzaren kargura egindako jarduerak justifikatzeko. Justifikazioa bat etorriko da eskabidearekin batera aurkeztutako proiektuaren aurrekontuan jasotako kontzeptuekin, zeinak diruz laguntzeko modukotzat onartuak izan baitira, edo deialdiari atxikitako ereduarekin bat (VI. Eranskina) baimendutako aldaketak egin eta gero horiek eragindakoekin. Justifikazioarekin batera aurreko epigrafean adierazitako agiriak aurkeztuko dira.

Baldin eta jarduera guztiak, edo gehienak, urteko azken seihilekoan egiten badira, epe horren barruan eskaera bat aurkeztu beharko da, instantzia orokorraren ereduarekin bat, bigarren justifikazio-epeari epe bakar gisa heltzeko.

b) Bigarren epea: 2016ko urtarrilaren 29rako, entitateek agiri teknikoak eta ekonomikoak aurkeztu beharko dituzte 2015eko irailaren 1etik abenduaren 31ra bitarte, biak barne, egindako jarduerak justifikatzeko. Aurreko a) letraren bigarren idatzi-zatian aipatutako kasuan, 2015eko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitarteko aldiari dagozkion agiri teknikoak eta ekonomikoak aurkeztu behar dira.

Gastuen behin betiko onespena bigarren epeari dagozkion gastuei buruzko txostena egin eta gero gauzatuko da.

Diru-laguntza justifikatzen ez bada, edo behar adinako justifikaziorik aurkezten ez bada, diru-laguntza itzuli beharko da, osorik edo parte batez, edo, bestela, gainerako % 10 kobratzeko eskubidea galduko da, betiere ez-betetzearen maila eta gainerako inguruabarrak kontuan harturik.

Q.–Dirua itzularazteko arrazoiak:

Zilegi izanen da hala jasotako diru-laguntzak itzularaztea, osorik edo hein batean, nola berandutze-interesak galdatzea –diru-laguntzak kobratu eta hortik aitzina, dirua itzultzea bidezkoa dela erabakitako egunera arte–, Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 45. artikuluan ageri diren itzularazteko arrazoietako batek ukitzen badu onuraduna, eta idatzi-zati honetan aurreikusitako gainerako kasuetan.

Dirua itzularazteko berariazko arrazoiak: BAI EZ.

a) Diru-laguntza horretarako beharrezkoak ziren baldintzak bete gabe lortzen bada.

b) Diru-laguntza zer helburu betetzeko eman eta horiek betetzen ez badira.

c) Edozein zio dela medio gastuak egiten ez badira, edo horietan funtsezko aldaketak egiten badira, Iruñeko Udalak organo kudeatzailearen bidez horretarako berariazko baimenik eman gabe.

R.–Errekurtsoak:

Deialdi honen, oinarri hauen eta haiek betearazteko har daitezkeen administrazio-ebazpenen aurka, errekurtso hauek paratzen ahalko dira, aukeran:

–Berraztertzeko errekurtsoa, administrazio-egintzaren egile den organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritzen den egintza jakinarazi edo, bestela, argitara eman eta biharamunetik aitzina.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritzen den egintza jakinarazi edo argitaratu eta hortik aitzina.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean. Epe hori errekurritzen den egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina kontatuko da.

S.–Kontuan hartu beharreko beste batzuk:

Baldin eta 2015. urte bukaeran Gizarte Ongizate eta Berdintasun Alorrak sustatutako beste zenbait jarduera egin gabe gelditu badira, jarduera horietarako aurreikusitako diru-kopuruak deialdi honi esleitu ahalko zaizkio, eta horrek ez du ekarriko beste deialdi publiko bat egin beharra; haatik, haien onuradun izanen dira oinarri hauekin bat eskaera egin, eskabideak epearen barruan aurkeztu eta puntuaziorik altuena lortu duten entitateak edo elkarteak.

–Balorazioaren ondorioz, inoiz ez da eskatutakoa baino diru gehiagorik emanen.

–Izaera pertsonaleko datuen babesa: Datu Pertsonalak Babesteko 1999-12-13ko Lege Organikoan xedatutakoarekin bat, jakitera ematen dizugu deialdi honi heldu ahal izateko jasotako datuak Iruñeko Udalarena (Udaletxe plaza, zk.g.–31001 Iruña) den eta Gizarte Prestazioak izena duen fitxategi automatizatu batean bilduko direla. Halaber, jakitera ematen dizugu baduzula datuetan sartu, datuak zuzendu, ezereztu eta haien kontra egiteko eskubidea. Eskubide hori gauzatzeko, Udaleko Erregistro Orokorrera (Kondestablearen jauregia - Kale Nagusia 2, behea) edo Iruñeko Udalaren webgunera (www.pamplona.es) jo dezakezu.

T.–Eranskinen aurkibidea:

I. Eranskina.–Eskabide-eredua.

II. Eranskina.–Erantzukizuneko aitorpena, onuradunak betekizunak betetzen dituela eta onuradun izateko ezein debeku ziok ukitzen ez duela ziurtatzeko.

III. Eranskina.–Erantzukizuneko aitorpena, xede bererako diru-laguntzak eskatu izanaren gainean.

Eranskin osagarriak.

IV. Eranskina.–Proiektuaren aurkezpena.

V. Eranskina.–Entitate eskatzaileari buruzko informazioa.

VI. Eranskina.–Justifikazioaren aurkezpena.

Ohar garrantzitsua: Agiri hau erabat ongi ikusteko, gomendagarria da PDF formatuan deskargatu eta irakurtzea.

I. ERANSKINA

Diru-laguntzen eskabidea (PDF).

II. ERANSKINA

Erantzukizuneko aitorpena (PDF).

III. ERANSKINA

Erantzukizuneko aitorpena, xede bererako diru laguntzak eskatu izanaren gainean (PDF).

IV. ERANSKINA

Proiektuaren aurkezpena (PDF).

V. ERANSKINA

Entitate eskatzaileari buruzko informazioa (PDF).

VI. ERANSKINA

Justifikazioaren aurkezpena (PDF).

Iruñean, 2015eko ekainaren 9an.–Zinegotzi Delegatua, Ana Lezcano Galar.

Iragarkiaren kodea: L1508890