118. ALDIZKARIA - 2015eko ekainaren 19a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

NAFARROAKO KONTUEN GANBERA. Iragarkia. Berraztertzeko errekurtsoa, Nafarroako Kontuen Ganberaren zerbitzuko auditoriako teknikari izateko hiru lanpostu huts oposizioz betetzeko deialdiaren kontra.

Nafarroako Kontuen Ganberako lehendakariaren 2015eko maiatzaren 4ko Ebazpenaren aurka, haren bidez Nafarroako Kontuen Ganberaren zerbitzuko auditoriako teknikari izateko hiru lanpostu huts oposizioz betetzeko deialdia onetsi baitzen (2015eko 93. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 15ekoa).

María Luz Sanz Escudero andreak, CERMIN Desgaitasunak dituzten pertsonen Nafarroako entitate ordezkarien batzordearen izenean eta hura ordezkatuz, berraztertzeko errekurtsoa jarri du. Hori dela eta, horren berri ematen zaie interesdun guztiei, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. eta 112. artikuluei jarraituz, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik gehienez ere hamar egun balioduneko epean alegazioak egin ahal izateko, Kontuen Ganberako Erregistro Orokorrean aurkeztuz (Ansoleaga kalea, 10; Iruña), edo, bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluan adierazitako edozein bide erabiliz.

Interesdunen eskura dago aurkeztutako errekurtsoaren kopia, Nafarroako Kontuen Ganberako administrazio bulegoan, Iruñeko Ansoleaga kaleko 10ean baitago.

Iruñean, 2015eko ekainaren 16an.–Lehendakaria, Helio Robleda Cabezas.

Iragarkiaren kodea: F1509115