2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Diru-laguntza ematea
Iruñeko Udaleko Alkatetzak honako ebazpen hau eman zuen 2015eko maiatzaren 28an:
RAL 28-MAY-15 (4/BI).
«Ikusirik espedientean jasotako agiriak, honako hau ebatzi dut:
1.–Ebazpen honen 2., 3., eta 4. puntuetan aipatzen diren gaien gaineko eskumenak ezagutzea.
2.–Iruñeko Udalak eta Garapenaren Aldeko Lankidetzako Nafarroako Gobernuz Kanpoko Erakundeen Koordinakunde Elkarteak sinatu behar duten hitzarmena onestea, haren bidez GGKEen jardueren informazio- eta koordinazio-zereginak finantzatzeko, 2015. urtean.
3.–Garapenaren Aldeko Lankidetzako Nafarroako Gobernuz Kanpoko Erakundeen Koordinakunde Elkarteari 30.400 euroko diru-laguntza ematea, ebazpen honen bigarren puntuan aipatu jarduera egite aldera.
4.–30.400,00 euroko gastua baimendu eta ordainketa xedatzea, Garapenaren Aldeko Lankidetzako Nafarroako Gobernuz Kanpoko Erakundeen Koordinakunde Elkartearen alde, indarrean dagoen aurrekontuko 70/46200/482090 kontu-sailaren kargura, ebazpen honen bigarren puntuan aipatu jarduketek eragindako gastuei aurre egiteko.»
Iruñean, 2015eko maiatzaren 28an.–Alkate Udalburua, Enrique Maya Miranda.
Iragarkiaren kodea: L1508878