2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OLORITZ
Ordenantza, Desgaitasuna duten pertsonei aparkatzeko txartelak ematea arautzen duena. Hasierako onespena
Olorizko Udalak, 2015eko maiatzaren 13an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen Desgaitasuna duten pertsonei aparkatzeko txartelak ematea arautzen duen ordenantza.
Indarra duen legeriari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da 30 egunez, epe horretan interesdunek bidezko iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Epe hori inork erreklamaziorik aurkeztu gabe iragaten denean, ordenantza behin betiko onetsitzat joko da.
Oloritzen, 2015eko ekainaren 2an.–Alkate udalburua, Raúl León Goñi.
Iragarkiaren kodea: L1508625