118. ALDIZKARIA - 2015eko ekainaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OIZ

Udal Plan Orokorraren hirigintzako araudia

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 70.2 artikuluan ezarritakoa bete beharrez, eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 27ko 35/2002 Foru Legearen 71. eta 81. artikuluei jarraikiz, Oizko Udalak xedatu du Udal Plan Orokorraren araudia argitaratzea. Oizko Udal Plan Orokorra behin betiko onetsi zen Sustapeneko kontseilariaren azaroaren 26ko 99E/2014 Foru Aginduaren bidez, udalerri horrek berak sustaturik.

Horrenbestez, eta eranskin gisa, hirigintzako araudia eta Oizko Udal Plan Orokorreko planoak ematen dira argitara.

Oizen, 2015eko ekainaren 4an.–Jarduneko alkatea, Alberto San Miguel Mindegia.

ERANSKINA

–Udal Plan Orokorra (PDF).

Iragarkiaren kodea: L1508908