1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
LEHENDAKARITZA, JUSTIZIA ETA BARNE DEPARTAMENTUA. Iragarkia. Gora jotzeko errekurtsoa, begirale lanpostuetan aritzeko (aldi baterako kontratazioetarako eta prestakuntzarako) deialdiaren kontra.
Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, martxoaren 30ean emandako 735/2015 Ebazpenaren bitartez, begirale lanpostuak betetzeko izangaien bi zerrenda hautaproben bidez osatzeko deialdia onetsi zuen (2015eko 89. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 11koa). Zerrendetako bat aldi baterako kontrataziorako da eta bestea prestakuntzarako, zerbitzu berezietako egoeran.
Ramón Úriz Balliriain jaunak eta Natalia Pérez Martínez andreak gora jotzeko errekurtso bana jarri dute Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiaren martxoaren 30eko 735/2015 Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez, begirale lanpostuetan aritzeko izangaien bi zerrenda hautaproben bidez egiteko deialdia onetsi zen (zerrendetako bat aldi baterako kontratazioetarako da, eta bestea prestakuntzarako). Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 112. eta 59. artikuluetan xedatutakoarekin bat, interesdunei horren berri ematen zaie, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita hamar egun balioduneko epean alegazioak egin ahal izateko, dela Erregistro Orokorrean aurkeztuz (Nafarroako Jauregia, Karlos III.aren etorbidea, 30, Iruña), dela Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluan adierazitako baliabideak erabiliz.
Aurkeztutako errekurtsoen kopia interesdunen eskura dago Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Karlos III.aren etorbidea, 2, 2. solairua; Iruña).
Iruñean, 2015eko ekainaren 8an.–Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.
Iragarkiaren kodea: F1508969