118. ALDIZKARIA - 2015eko ekainaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MIRAFUENTES

Ezkontza zibilak baimentzeko ahalmena beste baten esku uztea

Alkatetzaren 58. ebazpena, 2015eko maiatzaren 26koa.

Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gainean azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bitartez onetsitako Erregelamenduaren 43 eta 44. artikuluetan eta Kode Zibilaren 51.1 artikuluan ezarritakoari jarraikiz,

EBATZI DUT:

Lehena.–Roberto Larrión Oterminen esku uztea Alkatetza honi dagozkion ezkontza zibilak baimentzeko ahalmena, aurtengo ekainaren bigarren hamabostaldian.

Bigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Mirafuentesko Udalaren iragarki oholean argitaratzea eta interesdunei jakinaraztea, eta Udalbatzari horren berri ematea egiten den lehenbiziko osoko bilkura arruntean.

Aditzera ematen da orok jakin dezan, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen 1985eko apirilaren 2ko Legearen 21.1.r) artikuluan emandako eskumena erabiliz.

Mirafuentesen, 2015eko maiatzaren 26an.–Alkate udalburua, Angel Chasco Arzoz.

Iragarkiaren kodea: L1508643