118. ALDIZKARIA - 2015eko ekainaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LAPOBLACIÓN

Lapoblación-Meanoko Udal Plan Orokorreko egiturazko determinazioen aldaketa puntuala, Meanoko 2. poligonoko 262. lurzatian-U.E.M.16. Hasierako onespena

Lapoblación-Meanoko Udalak, 2015eko maiatzaren 13an egin osoko bilkura berezian, hasiera batez onetsi zuen Lapoblación-Meanoko Udal Plan Orokorreko egiturazko determinazioen aldaketa puntuala, Meanoko 2. poligonoko 262. lurzatiaren puska baten hirigintzako sailkapena aldatzeko, hiri lurzoru finkatu gabea izatetik hiri lurzoru finkatua izatera pasa dadin, eta lurzatiaren gainerakoarekin batera unitatea osatu, industriako lurzoru gisa sailkatua. Horrela, enpresa handitzeko kudeaketak hasi ahal izanen dira, betiere proposatutako aldaketa behin betiko onetsi ondotik. Aldaketa hori Navarra de Embutidos SLren eskariz egin da eta Elena Martínez Litago arkitektoak prestatu du.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79.2 eta 70. artikuluetan xedatuarekin bat, espedientea hilabetez egonen da jendaurrean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; epe horretan, interesdunek eskura izanen dute espedientea Udalaren bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Meanon, 2015eko maiatzaren 22an.–Alkatea, Javier Martínez Fernández de las Heras.

Iragarkiaren kodea: L1508638