118. ALDIZKARIA - 2015eko ekainaren 19a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

LEHENDAKARITZA, JUSTIZIA ETA BARNE DEPARTAMENTUA. Iragarkia. Gora jotzeko errekurtsoa, OLT/EUDen edo erizainen lanpostuak lekualdatze lehiaketaren bidez betetzeko deialdiaren kontra.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, martxoaren 2ko 446/2015 Ebazpenaren bitartez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko OLT/EUDen edo erizainen 4 lanpostu huts, B mailakoak, lekualdatze lehiaketaren bidez betetzeko deialdia onetsi zuen (2015eko 54. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, martxoaren 20koa).

Yolanda Sánchez Alonso andreak, Nuria Osinaga Iribarren andreak, Maite Azkargorta Galarza andreak, Marta Echarri Eslava andreak, María Goretti Martínez Gabarrus andreak, Iratxe Millán Ruiz andreak, Rosario Martínez de Lizarrondo Galañena andreak, Nerea Juániz Ojer andreak, Isabel Porcel Remírez andreak, Ainara Berasain Erro andreak, Sara Chourraut Aguirre andreak, Beatriz Ollo Jordán andreak, Irene Guruceaga Eguillor andreak, María Jesús Barriga Muñoz andreak, María Montoro Resa andreak, Itziar Labiano Urtasun andreak eta Oihane Ayanz Perlines andreak gora jotzeko errekurtsoak jarri dituzte Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiaren martxoaren 2ko 446/2015 Ebazpenaren aurka, horren bidez onetsi baitzen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko OLT/EUDen edo erizainen 4 lanpostu huts lekualdatze lehiaketaren bidez betetzeko deialdia. Hortaz, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. eta 112. artikuluei jarraituz, horren berri ematen zaie interesdun guztiei, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik gehienez ere hamar egun balioduneko epean alegazioak egin ahal izateko, Erregistro Orokorrean aurkeztuz (Nafarroako Jauregia, Karlos III.aren etorbidea, 2, Iruña), edo, bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluan adierazitako edozein bide erabiliz.

Aurkeztutako errekurtsoaren kopia interesdunen eskura dago Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Karlos III.aren etorbidea, 2, 2. solairua; Iruña).

Iruñean, 2015eko ekainaren 9an.–Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

Iragarkiaren kodea: F1508950