116. ALDIZKARIA - 2015eko ekainaren 17a

5. HAUTESKUNDE PROZEDURA

LEHENDAKARITZA, JUSTIZIA ETA BARNE DEPARTAMENTUA

475/2015 EBAZPENA, ekainaren 16koa, Lehendakaritza eta Justiziako zuzendari nagusiak emana, 2015eko maiatzaren 24an egin ziren Nafarroako Parlamenturako hauteskundeetako emaitzen laburpena, Nafarroako Hauteskunde Batzordeak igorritako aldarrikatze-aktaren araberakoa, argitara ematen duena.

Nafarroako Hauteskunde Batzordeak igorri dio Zuzendaritza Nagusi honi 2015eko maiatzaren 24an egin ziren Nafarroako Parlamenturako hauteskundeetako hautetsien aldarrikatze-akta, non laburturik baitaude haietako emaitzak.

Emaitza horien berri ahalik eta gehienek izan dezaten, bidezko jo da Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Horiek horrela, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen urtarrilaren 29ko 12/2014 Foru Dekretuaren 8.ñ) artikuluan ezarritakoaren arabera,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara ematea 2015eko maiatzaren 24an egin ziren Nafarroako Parlamenturako hauteskundeetako emaitzen laburpena, Nafarroako Hauteskunde Batzordeak igorritako aldarrikatze-aktaren araberakoa, eranskin gisa honi atxikia.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2015eko ekainaren 16an.–Lehendakaritza eta Justiziako zuzendari nagusia, José Luis Ruiz Ciruelos.

uno.pdf

dos.pdf

tres.pdf

Iragarkiaren kodea: F1509090