115. ALDIZKARIA - 2015eko ekainaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

1358/2015 EBAZPENA, ekainaren 8koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiaren maiatzaren 18ko 1152/2015 Ebazpenaren III. eranskinean atzemandako akatsa zuzentzen duena. Ebazpen horren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko suhiltzaile izateko 10 lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia onetsi zen.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak maiatzaren 18an emandako 1152/2015 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko suhiltzaile izateko 10 lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia onetsi zuen. Deialdi hori 2015eko 109. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, ekainaren 8an.

Deialdiaren III. eranskineko 6. atalean, erresistentzia probari (Course Navetteren testa) esleitutako puntuazio taulan zenbait akats atzeman direnez, bidezko da haiek zuzentzea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 105.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiaren maiatzaren 18ko 1152/2015 Ebazpenaren III. eranskinean atzemandako akatsak zuzentzea ondoren adierazten den moduan. Ebazpen horren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko suhiltzaile izateko 10 lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia onetsi zen.

Honela dioen tokian:

6.–Erresistentzia proba (Course Navetteren testa).

TARTEAK-GIZONAK

TARTEAK-EMAKUMEAK

PUNTUAZIOA

11 baino gutxiago

11 baino gutxiago

5

11

11

5,5

12

11,5

6

12,5

12

6.5

13

12,5

7

13,5

13

7,5

14

13,5

8

14,5

14

8,5

15

14,5

9

15,5

15

9,5

16

15,5

10

16,5 edo gehiago

16 edo gehiago

5

Honela behar du:

6.–Erresistentzia proba (Course Navetteren testa).

TARTEAK-GIZONAK

TARTEAK-EMAKUMEAK

PUNTUAZIOA

11 baino gutxiago

11 baino gutxiago

Bazterturik

11

11

5

12

11,5

5,5

12,5

12

6

13

12,5

6,5

13,5

13

7

14

13,5

7,5

14,5

14

8

15

14,5

8,5

15,5

15

9

16

15,5

9,5

16,5 edo gehiago

16 edo gehiago

10

2. Ebazpen hau igortzea eta interesdunei ohartaraztea gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dela haren aurka, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57. artikuluan eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz.

Iruñean, 2015eko ekainaren 8an.–Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

Iragarkiaren kodea: F1508949