115. ALDIZKARIA - 2015eko ekainaren 16a

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.1. JAKINARAZPEN EDIKTUAK

LEITZA

Biztanleen udal erroldan ofizioz baja ematea

Alkatearen 2015/140 Ebazpena, apirilaren 30ekoa, jakinarazi ahal izan ez denez gero, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da, Administrazio Prozedurari buruzko Legean eta aplikagarria den gainerako legerian xedatutakoa bete dadin.

2015/140 Ebazpena, apirilaren 30ekoa, Leitzako Udaleko alkateak emana, biztanleen udal erroldan ofizioz baja emateko espedientea hasten duena.

Ikusirik Juan Ramon Lizarraga Leizaolak aurkezturiko idazkia, non eskatzen duen ondoren adierazten den pertsonari Biztanleen Udal Erroldan ofizioz baja emateko, ez delako jada bere etxean bizi:

–Denis-Ernesto Villalobo Palacios. NANa: Y-2055810-S.

Kontuan hartuz, Toki Erakundeetako Biztanleen eta Lurralde Mugaketaren Erregelamenduaren 72. artikuluarekin bat etorriz, Udalak ofizioz baja emanen diela, inskripzio okerragatik, aipatutako erregelamendu horren 54. artikuluan ezarritako baldintzak bete gabe erroldatuak agertzen direnei.

Ebatzi dut:

1. Lehen aipaturiko pertsonari herri honetako Biztanleen Udal Erroldan ofizioz baja emateko espedientea hastea, ez delako bertan bizi.

2. Interesdunari jakinaraztea ebazpen hau hartu eta hurrengo 15 eguneko epean baja honekin ados dagoen ala ez adierazten ahal duela. Azken kasu honetan, egoki juzgatzen dituen dokumentuak eta justifikazioak aurkez ditzake.

Leitzan, 2015eko ekainaren 5ean.–Alkatea, Arantxa Iparragirre Baleztena.

Iragarkiaren kodea: L1508755