115. ALDIZKARIA - 2015eko ekainaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE ARAKIL

2 eta 3. aldaketak 2015eko aurrekontuan

Alkatetzaren maiatzaren 7ko 91/2015 Ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi zen 2015eko aurrekontuan 2/2015 eta 3/2015 aldaketak egiteko espedientea.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Uharte Arakilen, 2015eko maiatzaren 29an.–Alkate udalburua, Javier Rodríguez Astiz.

Iragarkiaren kodea: L1508479