115. ALDIZKARIA - 2015eko ekainaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Marcelo Celayeta etorbideko 106-108 zenbakiko Jabeen Elkartea. Alegazioak egiteko epea zabalik, eskatutako obrak ez egiteagatik etor daitezkeen isunak baino lehen

Iruñeko Udaleko Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurumeneko zinegotzigo delegatuak ebazpen hau eman zuen, 2015eko apirilaren 17an:

PLE 17-abr15 (15/CP).

“Ikusirik Etxebizitzak Zaharberritzeko Bulegoko udal zerbitzu teknikoek 2015eko martxoaren 24an emaniko txostena, baita aurkeztutako argazkiak ere, frogatu egin da ez direla obrak egin, hain zuzen ere RUD 23-nov-09 (1/UV) y RUD 20-may-10 (27/UV) ebazpenetan eskatutakoak.

EBATZI DUT:

Gerardo Blanco Mayor Marcelo Celayeta etorbideko 106-108 zenbakiko jabeari 15 egun balioduneko epea ematea, ebazpen honen jakinarazpen egunetik hasita, alegazioak aurkez ditzan, hain zuzen ere isun hertsatzaileak jartzen hasi baino lehen, ohartarazita baitago RUD 23-nov-09 (1/UV) ebazpenaren bidez. Epe horretan alegazioak egin ditzake eta dokumentuak ekarri, nahiz juzgatzeko nahi adina elementu.”

Ebazpen honen kontra errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

–Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bertzenaz,

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Argitara ematen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, egun indarra duen Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluko eta 59.6 artikuluko a) idatz-zatian eta aplikagarri den gainerako legedian xedatutakoa betetzeko, jakinarazpen balioa izan dezan interesdun ezezagunentzat eta, legeak dioen bezala saiatuta ere jakinarazi ezin izan zaienentzat.

Iruñean, 2015eko ekainaren 1ean.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.

Iragarkiaren kodea: L1508495