115. ALDIZKARIA - 2015eko ekainaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERRIBERRI

Nahitaezko desjabetzearen espedientea

Erriberriko Udalak, 2015eko maiatzaren 21ean egin osoko bilkura berezian, besteak beste, honako erabaki hau hartu zuen:

Ikusirik José Julián Eraso Erro, Ezequiel Lenzano Guisema, Jesús García Cerdán, Carlos Goicoechea Jaurrieta, Palmira Orradre Jaurrieta, Genaro Ruiz Orradre, José Javier Ruiz Orradre, Víctor Manuel Izquierdo Loyola, Mario José Zabaleta Aicúa, Jesús Corcín Ortigosa eta José Antonio Vidaurre Goñik batera aurkeztutako idazkian egin dituzten alegazioak (2015eko maiatzaren 7ko idazkia, erregistroan 1.277 sarrera zenbakia duena), jendaurrean egon denean Udalak 2014ko martxoaren 26an abiarazitako desjabetze partzialaren espedientea, Beire etorbideko D kaleko lur batzuei –espedientean zehazten direnei– buruzkoa (Erriberriko Udal Planeko UC 9).

Ikusirik Ana Otazu Vega legelariaren 2015eko maiatzaren 14ko txostena, udal honek eskatuta berariaz prestatutakoa.

Udalak, aho batez, honako hau erabaki du:

Lehena.–Ezestea José Julián Eraso Erro, Ezequiel Lenzano Guisema, Jesús García Cerdán, Carlos Goicoechea Jaurrieta, Palmira Orradre Jaurrieta, Genaro Ruiz Orradre, José Javier Ruiz Orradre, Víctor Manuel Izquierdo Loyola, Mario José Zabaleta Aicúa, Jesús Corcín Ortigosa eta José Antonio Vidaurre Goñik batera aurkeztutako idazkian egin dituzten alegazioak (2015eko maiatzaren 7ko idazkia, erregistroan 1.277 sarrera zenbakia duena), jendaurrean egon denean Udalak 2014ko martxoaren 26an abiarazitako desjabetze partzialaren espedientea, Beire etorbideko D kaleko lur batzuei –espedientean zehazten direnei– buruzkoa (Erriberriko Udal Planeko UC 9); txostenean aipatzen diren arrazoiak direla medio ezetsi ere.

Bigarrena.–Behin betiko onestea nahitaezko desjabetzeak ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda zehatz eta bana-banakoa (desjabetzearen xederako behar-beharrezkoak diren ondasunena), bai eta desjabetzeak ukitzen dituen titularren zerrenda ere.

A.–Ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda.

Bi lur zerrenda (18 metro zabal eta metro bat sakon). Zerrenda horiek, hurrenez hurren, Beire etorbidea A kalean eta Beire etorbidea B kalean eta Beire etorbidea D kalean daude, espedientean dagoen dokumentazio grafikoaren arabera. Batera hartuta, 2.585,52 euroko balorazioa dute. Tafallako 1. Jabetza Erregistroan inskribatuta dagoen Erriberriko 8592. finkaren zati dira (1717. liburukia, 121. liburua, 99. orria).

B.–Ukitutako jabeen zerrenda:

IZEN-DEITURAK

HELBIDEA

PK

HERRIA

PROBINTZIA

JUANA YOLDI ESQUÍROZ

Rúa del Alcalde Maillata, 20-behea

31390

ERRIBERRI

NAFARROA

EZEQUIEL LENZANO GUISEMA

Beire etorbidea, 39-2a

31390

ERRIBERRI

NAFARROA

JESÚS GARCÍA CERDÁN

Beire etorbidea, 33-behea

31390

ERRIBERRI

NAFARROA

CARLOS GOICOECHEA JAURRIETA

Larraga kalea, 1

31390

ERRIBERRI

NAFARROA

JENARO RUIZ ESCALERA

San Antón plaza, 8-3.a, ezkerra

31390

ERRIBERRI

NAFARROA

JENARO RUIZ ORRADRE

Merindad de Ultrapuertos kalea, 4-2.a eskuina

31390

ERRIBERRI

NAFARROA

JOSE JAVIER RUIZ ORRADRE

Azkoien etorbidea, 28

31390

ERRIBERRI

NAFARROA

PABLO JESÚS RUIZ ORRADRE

Olorizko kontzejuaren plaza, 1-1.a eskuina

31390

ERRIBERRI

NAFARROA

VICTOR MANUEL IZQUIERDO LOYOLA

Orense kalea, 35-5.a A

28020

MADRID

MADRID

MARIO JOSÉ ZABALETA AICÚA

San Martin Unx kalea, 6

31390

ERRIBERRI

NAFARROA

JUAN JESÚS CORCÍN ORTIGOSA

Rúa de San Francisco, 14-1.a

31390

ERRIBERRI

NAFARROA

JOSE JULIÁN ERASO ERRO

Rúa de San Pedro, 17-2.a

31390

ERRIBERRI

NAFARROA

JOSÉ ANTONIO VIDAURRE GORRI

Carlos III El Noble plaza, 16-3.a

31390

ERRIBERRI

NAFARROA

Hirugarrena.–Desjabetutako ondasun eta eskubideei lotutako xedearen onura publikoa Udal Planaren aldaketaren onespenean sartuta dago (Udalak 2013ko urriaren 30eko osoko bilkuran onetsi zuen).

Laugarrena.–Aipatutako ondasunak eta eskubideak okupatu beharra deklaratzea, eta okupatzeari ekitea, aldez aurretik legezko tramiteak beteta.

Bosgarrena.–Interesdunei igortzea prezio akta, behar diren legezko ondorioak izan ditzan.

Seigarrena.–Behar den kreditu kopurua atxikitzea, ordaindu ahal izateko ukitutako ondasun eta eskubideen balio justua (2.585,52 euro egiten duena, 71,82 euro metro koadroko) eta gainerako obligazioak, desjabetze prozeduraren ondorio direnak.”

Zazpigarrena.–Tafallako 1. Jabetza Erregistroari eskatzea desjabetzeari buruzko erabaki honen bazterreko oharra inskriba dezala dagozkion finketan.

Zortzigarrena.–Erabaki hau interesdunei jakinaraztea, eta Udalaren iragarki oholean paratzea eta argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta, gutxienez, Foru Komunitatean hedapen gehien duten egunkarietako batean. Interesdunei jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Erriberrin, 2015eko maiatzaren 25ean.–Alkatea, Francisco Javier Legaz Egea.

Iragarkiaren kodea: L1507938