115. ALDIZKARIA - 2015eko ekainaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1206/2015 EBAZPENA, maiatzaren 25ekoa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Ricardo Ruano Enériz jauna, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioa, Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko Administrazio eta Kudeaketa Ataleko buru izendatzen duena merezimendu lehiaketa eginda.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak azaroaren 25ean emandako 2256/2013 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen 84 atal, bulego eta unitate parekaturen burutzak merezimendu lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Horien artean, Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko Administrazio eta Kudeaketa Atala zegoen. Deialdia 2013ko 243. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 19an.

Azaroaren 3ko 2372/2014 Ebazpenaren bidez, burutza hori betetzeko deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpena 2014ko 228. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 20an.

Jarduketak bukatuta, merezimendu lehiaketaren epaimahai kalifikatzaileak burutzarako hautagai bakarraren aldeko izendapen proposamena egin du, deialdiaren 11.3 atalean adierazitako proba gainditu baitu.

Hori kontuan hartuz, eta orobat deialdiaren 13. oinarrian xedatutakoa, bidezkoa da Ricardo Ruano Enériz jauna izendatzea.

Horrenbestez, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Ricardo Ruano Enériz jauna, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioa, Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko Administrazio eta Kudeaketa Ataleko buru izendatzea, merezimendu lehiaketa bidez eskuratu baitu. Burutzak 9323 zenbakia du plantilla organikoan.

2. Izendatutakoak burutzaren jabetza Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko Administrazio eta Kudeaketa Atalean hartu beharko du, izendapena jakinarazi eta hamar egun naturaleko epean.

Behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, jabetza hartzen ez badu, burutzan aritzeko eskubide guztiak galduko ditu.

Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiari jabetza hartzearen berri eman beharko zaio, behar diren idazpenak egiteko.

3 Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

4. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko Administrazio eta Kudeaketa Atalari eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari eta Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuari, eta interesdunari jakinaraztea. Halaber, interesdunari adierazten zaio gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal duela ebazpenaren aurka, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluetan xedaturikoarekin bat. Lege hori urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen bidez aldatu zen.

Iruñean, 2015eko maiatzaren 25ean.–Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

Iragarkiaren kodea: F1508542