115. ALDIZKARIA - 2015eko ekainaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GESALATZ

Hirigintzako tramitazioen tasak arautzen dituen
ordenantzako aldaketa. Behin betiko onespena

Gesalazko Udalak, 2015eko otsailaren 9an egin osoko bilkuran, aldaketa onetsi zuen, hasiera batean, Hirigintzako tramitazioen tasak arautzen dituen ordenantzan.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egon da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita (2015eko apirilaren 9an argitaratua, 67. Nafarroako Aldizkari Ofizialean), erreklamazio, kexa edo oharrik egin gabe.

Jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, ordenantza behin betikoz onetsirik gelditu da, eta argitara emanen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

“3. artikulua. Tasa hauei loturiko udal ekintza hirigintzako jarduketa hauetan gauzatzen da:

...

4.–Hondamen espedienteak. Halakoetan, higiezinaren titularrak ordainduko ditu, haren gain baldin badaude, berak nahiz bertze batek eskaturik abiaraziak izan. Alabaina, eskatzailea titularra ez bada eta Etxebizitza eta Eraikinak Zaharberritzeko Bulegoaren txostena hondamendi espedientea abiatzearen aldekoa ez bada, eskatzaileak ordaindu beharko du.”

Muetzen, 2015eko maiatzaren 27an.–Alkatea, María Vicenta Goñi Azanza.

Iragarkiaren kodea: L1508424