115. ALDIZKARIA - 2015eko ekainaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GALOZE

Aldaketa 2015eko aurrekontuan. Hasierako onespena

Galozeko Udalak, 2015eko martxoaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Udalaren 2015eko aurrekontuko aldaketa.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Galozen, 2015eko apirilaren 15ean.–Alkatea, Miguel Angel Eseverri Eseverri.

Iragarkiaren kodea: L1507553